martes, 26 de marzo de 2019

Creta. Altxorrez jositako beste irla bat - Esti Kerexeta

Urte batzuk dira Kalimnosen geundela, Greziako eskalada gida begiratzen Tersanas Caveeko argazki bat ikusi:


eta bertara joan behar ginela erabaki genuela... 



Aurten proposamen hori aurrera eramateko aukera izan dugu ( eta ez gara damutu!)
Halere, Cretara eskalatzera joatea hori baino gehiago dela ikusi dugu , izan ere beste bisita  baterako "lana"  utzi dugu. Oraingoan bakarrik ezagutu dugu mendebaldea:
Main rock climbing areas in Crete
No
Crag Name
Grade Range
Total No of Routes
Single or multi-pitch
Which Guidebook
1
Voulismeno Aloni
4c to 8c
44
Single
2
Skoteino
5b to 8b+
15
Single
3
Malia
6a to 8a
12
Single
4
Treis Ekklisies
4c to 7c+
29
Single
5
Agios Ioannis
4c to 6c+
28
Both
6
3b to 8a
136
Both
7
Agiofarango
4c to 8a
105
Both
8
Plakias
4c to 8a
42
Both
9
Marmara
5c to 6b+
5
Single
10
Mount Gigilos
VI to VIII+
27
Multi-pitch
11
Theriso
5b to 8a
44
Both
12
Monte Vardia
5a to 7a+
58
Single
13
Kalathas
5b to 7a+
46
Single
14
Stavros
5b to 6b+
8
Multi-pitch
15
Tersanas Cave
6c+ to 8b
20
Single


Web orri honetan hainbat informazio aurkitu ondoren: www.climbincrete.com, Irailaren erdialdera Heraclionen lurra hartu genuen eta Grezian izan ditugun esperientzia guztiak bezala, dena primeran!: eskalada ederrak, eguraldi atsegina, jende jatorra, bazkari goxoak, merkea,.... 

Guk lehenengo gaua pasatzeko online dauden web orrietan hartzen dugu erreserba, baina gero bertokoekin moldatzen gara jasotako zerbitzuagatik ordaintzen duguna bertan gelditu dadin).Bataz beste 30€ gaua hotel edo apartamentuetan.

Aeroportutik gertu dagoen Voulismeno Alonin hasi ginen, dolina erraldoi honetan denetik dago, dena eskura eta bakar bakarrik egon ginen. Oso atsegina 


Hurrengo egunean gure helburura: Tersanas Cave! Bide zirraragarri batetik ordu erditxo bat ibili ondoren kobazulora heldu eta lepoa zuzen jartzeko astirik gabe bertako estalaktitak dastatzen hasi ginen.




Hemen bideak oso gogorrak dira eta ekipamendua nahiko zaharkitua dago, erne!. 


Kobazulo honetatik hurbil (bidearen %95 partekatzen duelarik) munduko 10 hondartza ederrenen artean sailkatu den Balos beach dago.

Hurrengo helburua, Skotino Cave, inguru oso polita izan arren eskalatzeko ez du pena merezi: bideak oso zikin daude eta jende asko hurbiltzen da kobazuloa ikustera. 

Theriso: Errepide bazterretan banatutako 18 sektore dituen arroil honekin ezusteko atsegina hartu genuen, ez da oso ezaguna baina primerako bide asko ditu eta batzuk oso berriak dira. 

Patsos arroilarekin beste horrenbeste: bide gutxiago baina oso onak. 

Bertara heltzeko egin beharreko ibilbide atseginean "cavechurch" Agios Antonios bisitatu daiteke.


Amaitzeko, Plakias eskola mitikoan eskalatu genuen. Bideak ez dira bereziki onak baina egia da ingurua paregabea dela, hondartza eder baten gainean! 




(argazkia: goxplore) 

Esan dezakegu Cretan eskalada ez dagoela Greziako beste eskualde batzuetan bezain garatuta potentziala handia izan arren.Iraileko azken hamabostaldian bakarrik beste kordada batekin topo egin genuen( jarraian Kalimnosera joan ginen jende asko egongo ez zela pentsatuz ...eta inoiz baino jende gehiago zegoen ! baina hori beste historia bat da. 

Argazkiak: Alexander Arrizabalaga


No hay comentarios: