Vanesa Pelaez (1991, Andoain, Gipuzkoa)
1. Nola daramazu berrogeialdia?
Hasiera batean, ez nuen ondo eraman. Hau gertatu baino lehen, ez nuen etxea zapaltzen egun osoan, eta bapatean, giltzapetuta geratu gara. Orain nahiko ondo daramat, guztiok gaude egoera berdinean, eta ezinbestekoa da denok arauak betetzea birusa gehiago ez zabaltzeko.
2. Sasoia mantentzeko zein entrenamendu mota egiten ari zara?
Gehien bat indarreko, core, eta horrelako ariketak egiten ari naiz. Garajean gimnasio txiki bat antolatzen dut, eta edozein material erabiliz, paletak, bizikletaren gurpilak, zirkuituak egiten ditut. Beste batzuetan, palekin padelera jolasten gara, eta etxean dugun bizikleta estatikoa ere erabiltzen dut.
3. Aurten, zein egutegi egiteko asmoa zeneukan?
Iaz ezin izan nintzen Euskal Selekzioarekin estreinatu, baina aurten Espainiako Kopa egin nahi nuen. Baita, herriko eta inguruko auzoetako beste lasterketa batzuk ere.
4. Ekainetik edo uztailetik aurrera zerbait jokatuko denaren esperantzik baduzu?
Ez dut uste udara baino lehen lasterketik jokatuko denik. Etxetik kanpo kirola egiteko aukera izatearekin pozik egongo naiz.
5. Zein ziren 2020rako zure helburuak?
Dudan lesioa atzean uztea zen nire helburua. Kirola behar dugunoi, ez zaigu atsegin lesionatuta egotea, zapuzgarria da hobetu nahi izatea, baina zure gorputzak ez uztea. Lesioen alde ona, berriz itzultzeko gosea edukitzea da.
(Prentsa arduraduna)