Irati Zabala Muxika (1999, Oiartzun, Gipuzkoa)
- Nola pasa duzu berrogeialdia?
Atzerrian harrapatu ninduen egoerak. Kroaziako unibertsitatera joan berria nintzen, uda arte geratzeko asmoz. Egoera zela eta, Euskal Herrira bueltatu behar izan nuen. Beti alde batetik bestera nabil, eta aldaketa handia izan da niretzat, baina etxean ere mila gauza egin daitezke. Entrenatzeko, imajinazioa eta motibazioa izan dira giltza.
- Zer egin zenuen kirola egiteko baimena eman zuten lehen egunean?
Korrika egitera irten nintzen irrifar handi batekin ! Ordura arte, garajean egiten nuen korrika, 50 metroan aurrera eta atzera. Oiartzungo paraje berdeekin ez dago alderatzerik ! Hala ere, arrokara eskalatzera joateko desiatzen nago oraindik.
- Zein egutegi egiteko asmoa zeneukan aurten?
Ekainean hasiko nintzen Espainiako Txapelketetan lehiatzen, Kroaziatik bueltan. Han ere entrenatzen jarraitzen nuen, ikaragarrizko rokodromoa genuen eta Zagrebeko liga bat jokatzera gindoazen. Lehen txapelketa egunean hasi zen konfinamendua.
- Uztailetik aurrera zerbait jokatuko denaren esperantzarik baduzu?
Esan digutenez, irailean hasiko dira lehiaketak. Desberdinak izango direla ezin dut ukatu.
- Zein ziren 2020rako zure helburuak?
Espainiako Txapelketak nituen buruan. Kroazian, entrenamenduetan neukan burua jarrita nintzen, hilabete batzuetan lehiatik aldenduz. Azkenean, uste baino luzaroagoan geratu zaigu lehia alde batera. Egoera aldaketa dela eta, zorte pixka batekin, arrokako proiektuak izango dira helburua.
(Prentsa arduraduna)