Urte batzuk dira Kalimnosen geundela, Greziako eskalada gida begiratzen Tersanas Caveeko argazki bat ikusi:
eta
bertara joan behar ginela erabaki genuela...
Aurten proposamen hori aurrera
eramateko aukera izan dugu ( eta ez gara damutu!)
Halere, Cretara eskalatzera joatea hori baino gehiago
dela ikusi dugu , izan ere beste bisita baterako "lana" utzi dugu. Oraingoan bakarrik ezagutu dugu
mendebaldea:
Main rock climbing areas in Crete
| |||||
No
|
Crag Name
|
Grade Range
|
Total No of Routes
|
Single or multi-pitch
|
Which Guidebook
|
1
|
Voulismeno Aloni
|
4c to 8c
|
44
|
Single
| |
2
|
Skoteino
|
5b to 8b+
|
15
|
Single
| |
3
|
Malia
|
6a to 8a
|
12
|
Single
| |
4
|
Treis Ekklisies
|
4c to 7c+
|
29
|
Single
| |
5
|
Agios Ioannis
|
4c to 6c+
|
28
|
Both
| |
6
|
3b to 8a
|
136
|
Both
| ||
7
|
Agiofarango
|
4c to 8a
|
105
|
Both
| |
8
|
Plakias
|
4c to 8a
|
42
|
Both
| |
9
|
Marmara
|
5c to 6b+
|
5
|
Single
| |
10
|
Mount Gigilos
|
VI to VIII+
|
27
|
Multi-pitch
| |
11
|
Theriso
|
5b to 8a
|
44
|
Both
| |
12
|
Monte Vardia
|
5a to 7a+
|
58
|
Single
| |
13
|
Kalathas
|
5b to 7a+
|
46
|
Single
| |
14
|
Stavros
|
5b to 6b+
|
8
|
Multi-pitch
| |
15
|
Tersanas Cave
|
6c+ to 8b
|
20
|
Single
|
|
Web orri honetan hainbat informazio aurkitu ondoren: www.climbincrete.com, Irailaren erdialdera Heraclionen lurra hartu genuen eta Grezian izan ditugun esperientzia guztiak bezala, dena primeran!: eskalada ederrak, eguraldi atsegina, jende jatorra, bazkari goxoak, merkea,....
Guk lehenengo gaua pasatzeko online dauden web orrietan hartzen dugu erreserba, baina gero bertokoekin moldatzen gara jasotako zerbitzuagatik ordaintzen duguna bertan gelditu dadin).Bataz beste 30€ gaua hotel edo apartamentuetan.
Aeroportutik gertu dagoen Voulismeno Alonin hasi ginen, dolina erraldoi honetan denetik dago, dena eskura eta bakar bakarrik egon ginen. Oso atsegina
Hurrengo egunean gure helburura: Tersanas Cave! Bide zirraragarri batetik ordu erditxo bat ibili ondoren kobazulora heldu eta lepoa zuzen jartzeko astirik gabe bertako estalaktitak dastatzen hasi ginen.
Hemen bideak oso gogorrak dira eta ekipamendua nahiko zaharkitua dago, erne!.
Kobazulo honetatik hurbil (bidearen %95 partekatzen duelarik) munduko 10 hondartza ederrenen artean sailkatu den Balos beach dago.
Hurrengo helburua, Skotino Cave, inguru oso polita izan arren eskalatzeko ez du pena merezi: bideak oso zikin daude eta jende asko hurbiltzen da kobazuloa ikustera.
Theriso: Errepide bazterretan banatutako 18 sektore dituen arroil honekin ezusteko atsegina hartu genuen, ez da oso ezaguna baina primerako bide asko ditu eta batzuk oso berriak dira.
Patsos arroilarekin beste horrenbeste: bide gutxiago baina oso onak.
Bertara heltzeko egin beharreko ibilbide atseginean "cavechurch" Agios Antonios bisitatu daiteke.
Amaitzeko, Plakias eskola mitikoan eskalatu genuen. Bideak ez dira bereziki onak baina egia da ingurua paregabea dela, hondartza eder baten gainean!
(argazkia: goxplore)
Esan dezakegu Cretan eskalada ez dagoela Greziako beste eskualde batzuetan bezain garatuta potentziala handia izan arren.Iraileko azken hamabostaldian bakarrik beste kordada batekin topo egin genuen( jarraian Kalimnosera joan ginen jende asko egongo ez zela pentsatuz ...eta inoiz baino jende gehiago zegoen ! baina hori beste historia bat da.
Argazkiak: Alexander Arrizabalaga
No hay comentarios:
Publicar un comentario