jueves, 15 de agosto de 2019

Pimené (2801 m), Gavarnie-tik - mendikolore


Gavarnie-n askotan gaude egonda, baina urte asko dira azkenengoz izan ginela. Tramacastillan gaude eta biharko eguraldi ona dago iragarrita. Portalet eta Aubisque-Soulor igaro eta bagoaz Gavarnie-ra. Hodeiak, euria eta hotza errepidean.

Eta guretzat sorpresa galanta, Louis Audoubert Mendizale Handiarekin topo egitea bertan. Gizon xumea, irribarretsua eta bihotzekoa. Historia handia bere gorputz txiki horretan. Cap dera Baquo-ren ertzean dagoen tontor batek bere izena dauka jarrita. Euskal Herrira egindako bisitak eta Pako Iriondo, Antxon Bandres eta abarrak ondo gogoratzen ditu. En fin... Gozamena izan da berarekin elkartzea





No hay comentarios: