domingo, 8 de julio de 2012

City of Rocks (Idaho) - Esti Kerexeta Fernández

 

AEBra joan ginenean bagenuen eskalada eremu honen berri eta gure espektatibak txikiak geratu ziren granitozko bloke erraldoiz jositako zelai amaigabea ikusi genuenean. Kartel honek sektorearen bideak erakusten zituen, baina ikus daitekeen bezala, ekaitzen artean eskalatu behar zen eta gehiegi ez bustitzeko errepidetik gertuago zegoen beste sektore batera joatea erabaki genuen azken honen krokisak ez izan arren. 


 

City of Rocksera heltzeko, asfaltorik gabeko pista luze bat jarraitu behar da. Gainera, gu bide okerretik sartu ginen eta ez genuen inor ere ez ikusi galdetu ahal izateko, baina azkenean hormak agertu ziren eta eskalatzen hasi aurretik merezi izan zuela ohartu ginen. Kanpinik egon ez arren kanpatzeko lekuak zoragarriak dira.

 
Eskalada gehienak luze batekoak dira eta autoprotekzioan egiteko. Niri askotan gertatzen zait pitxadura ikusi eta itxura ona hartzen diodala, erraza; baina normalean espero ez dudan infernua izaten da








Bi egun bertan eman ondoren, etapaka egiten ari ginen itzulerari ekin genion. Gertu dagoen eskalada eskola batean aritu ondoren, Boiseko Euskal Etxea bisitatzeko asmoa genuen, baina lekua bertoko hiritarren aisialdirako zelaiak ziren eta topera zegoen (umeak, txakurrak, barbakoak, beraz “Shoshone Falls” ikusgarriak bisitatu eta bidea jarraitu genuen. 


Boiseko gauaren alternatibak aztertzerakoan, “Fossil Bends” izena ikusi genuen mapan eta bertara joan ginen. Lekua ikusgarria zen, bertatik, ehunka fosil tona atera izan dira azken mendean.






Azkenean gaua heldu zen eta lo egiteko lekurik aurkitzen ez genuelako estresatzen hasi ginenean errepidean aurkitu genuen lehenengo kanpinera sartu ginen eta atsedena hartu.



1 comentario:

neskalatzaileak dijo...

Como siempre: un ME GUSTA!!!! es un placer ver una neska apretando y poniendo cara circustancia que no seamos nosotras. Muxus y a seguir croniqueando.