sábado, 16 de febrero de 2013

Montanejos - Esti Kerexeta Fernández



Maimona
 
Urtarrila osoan luze bat bera ere eskalatu gabe eman ondoren, gogoak baino gehiago beharra neukan ez bakarrik harrietan gora aritzeko, baita ere eguzki izpiren bat ikusteko; gauzak honela, Montanejosera joatea erabaki genuen azken bisitalditik urte mordoa igaro direlarik. Laburra izan den arren ez gara damutu, larunbatean Maimonara joan ginen eta ez genuen sektorearekin asmatu: gerizpean egon ginen egun osoa eta gainera haizeak jotzen zuen ( beno, neskalatzaileentzat “brisa freskoa” …). Halere, gogoak bultzatuta 7 luze egin genituen berotzea lortu gabe, Alexek gainera, bide gogorrak kateatu zituen. Igandean, aldiz, Mijaresera joan ginen eta eguzkitan kamisetan eskalatzea lortu genuen.

Mijares

Hamabost urte baino gehiago pasa dira Montanejosera azken bisita egin genuenetik, eta aldatuta ikusi dugu ingurua, oso aldaketa positiboak. Alde batetik, oso lasai ikusi dugu ingurua kordada pare bat besterik ez, badirudi “moda” pasa egin dela. Bestetik, herriak turismoaren aldeko apustua egin du eta auto-karabanarekin egoteko leku egoki eta lasaia dago (azken bisitaldian ezin izan genuen lorik egin). Apirila-iraila bitartean ordaindu egin behar dela uste dut, baina orain doan da. Ordaintzearen truke, lekua garbi dago, zakarrontziak eta ura hartzeko iturria baitaude. Bainu bat hartzeko 400 metrora ur termalak berotutako erreka garbia daukazu. Ibilbide batzuk ere seinalatu dituzte eta adibidez herritik Mijaresera oinez joan daiteke oso bide atsegin batetik. Termaletako eremua ere egokitu dute eta garbiagoa dago orain.

Parking-etik termaletara

Eskaladari dagokionez, denon gusturako bideak! Bide labur eta gogorrak (graduazioa egokitu dute, 5. mailako bideak kateatzeko topera estutu behar zelako), bide luze eta errazak, zailak, auto-babesekoak, fisurak, plakak, eguzkitan, gerizpean,…..


Oso gomendagarria!

2 comentarios:

neskalatzaileak dijo...

Como siempre buscando el sol.. al igual que nosotras.
El frio es igual para todas y más si somos mujeres donde manos y culo= congelado al vacio. Este mismo domingo hacia un brisss que hasta te temblaban los empastes, pero con sólo ver paisajes como el Estrecho de Mijares u otros parajes, bien merece una visita al dentista para que los vuelva a poner en su sitio.
Buena crónica igual que el sitio.

Anónimo dijo...

Ademas, hay muy buenas fisuras Indian Creekticas!!!
esti