viernes, 1 de noviembre de 2013

Elorrioko Mendi Astea, Erdella MT - Lorea Madina Bilbao


Elorrioko Erdella Mendizale Taldeak Mendi Astea antolatuko du, azaroaren 11tik 15era arte. Aurtengo partehartzaileak Esti Kerexeta, David Villegas, Egoitz Zubizarreta e Igor Mendizabal, “Goxerri” izango dira eta Iker Arroitajauregik emango dio amaiera edizio honi. Egun, bizkaitarra nazioarteko blokeko erakusle nagusia da eta Elorrion “Harri Aroa” ikuzkizuna estreinatuko du. Hitzaldiak Iturri Kultur Etxean eta Gaztetxean izango dira, 19.30etan.


Aurtengo astearen txinparta Esti Kerexetak piztuko du azaroaren 11n, astelehenarekin. Gatikan bizi den bilbotar honek “Far West” audiobisualarekin zabalduko du Elorrioko hitzordua. Ikusentzunezko honek AEBra 4 urtetan zehar egindako bidaien laburpenak bilduko ditu, 10 estatuetan zehar eskalatzeko leku mitiko eta ospetsuenak bisitatuz: Yosemiteko horma erraldoietatik Kentuckyko meandroetako bazter izkutuetaraino. Zaindutako argazkien bitartez nola aberastasun natural harrigarria eta eskualde hauetako paisaien bitxitasuna hala eskalada estilo ezberdinak aurkeztuko dira. Horrelako jarduerak aurrera eramateko hainbat datu praktiko eskainiko du Kerexetak.

Asteartean, azaroaren 12an, David Villegasek hartuko du lekukoa. “La montaña” dokumentalak bere bizitza eta mendiarekiko loturak azalduko dizkigu. Andeetako, Himalaiako eta Alpeetako tontorrak aurkeztuko dizkigu Villegasek.

Igor Mendizabal, “Goxerri”, eskalatzaile eta alpinista gipuzkoarra azaroaren 13an, asteazkenean, helduko da Elorriora bere “Lotus Flower Tower” pelikularekin. Ikusentzun honetan Kanadan egindako hainbat eta hainbat eskalada ikusi ahal izango ditugu.


Beste gipuzkoar bat, Egoitz Zubizarreta, izango da Elorrioko hurrengo protagonista. Arrasatearrak “Patagonia Cerro Torre (Ferrari bidea) eta Poincenot (Willians ranpa) mendien igoera” dokumentala azalduko digu ostegunean. Azaroaren 14an. Berak eta Aitor Aranburuk lortutakoa gutxi batzuek lortzen dute eta bere hitzaldian nola eskuratu zuten esplikatuko digu. . Gaztetxean emango du dokumentala.

Iker Arroitajauregiren "Harri aroa” ekitaldiaren amaiera gisa hartuko dugu aurtengo Mendi Astean. Bizkaitarrak azkenengo urteetan eginiko bulder gogorrak eta ikusgarrienak ikusteko aukera emango digu. Fontainebleaun, Hegoafrikan eta penintsula osoan zabaldutako blokeak, lehenengo igoerak, bloke altu eta arriskutsuak... denetarik izango dugu bere dokumentalean.


Egitaraua ikusita eta mendia gustokoa baduzue ezin duzue aukera alferrik galdu. Etorriz gero, mesedez ordu-orduan izan.

Beste alde batetik, gogorarazi nahi dizuegu astean zehar Iturri Kultur Etxeko lehenengo solairuan bigarren eskuko mendi materiala merkatua eta urteko argazki erakusketa izango direla. Horretaz gain, Erdella Mendizale Taldeak urteko asanblada egingo du larunbatean, arratsaldeko 16.30etan, bere lokaletan.

Gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero deitu 
Lorea Madina Bilbao  607 86 32 24
Edu de la Cruz  675 71 37 08

------------------------------

El Erdella Mendizale Taldea de Elorrio celebrará su Semana de Montaña del 11 al 15 de noviembre. En esta edición se estrenará “Harri aroa”, el último trabajo audiovisual de Iker Arroitajauregi, uno de los mayores exponentes del mundo bloquero a nivel internacional. Así mismo, se disfrutará con la presencia de Esti Kerexeta, David Villegas, Egoitz Zubizarreta e Igor Mendizabal, “Goxerri”. Todas las proyecciones se celebrarán en la Casa de Cultura Iturri, a excepción de una, que tendrá lugar en el Gaztetxe. Todas se desarrollarán a las 19.30 horas. El programa se completará con un mercadillo de segunda mano, abierto durante toda la semana en la Casa de Cultura. 

El ciclo de conferencias arrancará, el lunes 11, con “Far West”, un documental sobre el viaje de la bilbaína Esti Kerexeta a Estados Unidos de Norteamérica. Durante esa estancia recorrió diez estados, que le llevaron a enlazar el Parque Nacional de Yosemite con los meandros de Kentucky. Una oportunidad única de adentrarse en lo más profundo de aquel país. 

Al día siguiente, martes 12, será David Villegas quien proyectará su trabajo “La montaña”. A través de este audiovisual, Villegas cuenta cómo ha ido evolucionando su relación con el montañismo. Cuenta su relación con cumbres de Andes, Himalaya, Alpes y otras cimas más cercanas, que han sido fuente de inspiración y alimento en su práctica deportiva y profesional. 

El escalador y alpinista guipuzcoano Igor Mendizabal, “Goxerri”, se acercará a Elorrio el miércoles 13. Será entonces cuando dé a conocer su viaje a Canadá. Bajo el título “Lotus Flower Tower” narra su experiencia escalando en sus circos y paredes inexpugnables. 

El jueves le tocará el turno al también guipuzcoano Egoitz Zubizarreta. Este acercará al público elorriarra sus ascensiones en Patagonia al Cerro Torre, por la vía Ferrari y al Poincenot por la Willians. Zubizarreta realizó estas escaladas junto a Aitor Aranburu, cumpliendo así su sueño de despedir el año 2012, en uno de los lugares más bellos del planeta. Esta será la única charla que cambiará de ubicación, trasladándose al Gaztetxe. 

La Semana de la Montaña del Erdella Mendizale de Elorrio concluirá el viernes de la mano de Iker Arroitajauregi, uno de los mayores exponentes del bloque de la actualidad. Sus encadenamientos traspasan fronteras, situándolo en la cresta de la ola mundial. En Elorrio estrenara “Harri aroa”, donde relata sus viajes a Fontainbleau, Sudáfrica y España, lugares en los que ha realizado épicas ascensiones a bloques de gran altura y dificultad. 

Por todo ello, esta nueva edición, propuesta por el Erdella, se convierte en un lujo para los amantes de la montaña. Por cierto, se ruega puntualidad en la asistencia. 

Para concluir con esta cita, el sábado se celebrará la asamblea anual del club, será a las 16.30 horas, en los locales del club. Además, durante toda la semana y en el salón principal de la Casa de Cultura tendrá lugar un mercadillo de material de montaña de segunda mano y una exposición de fotografías de las salidas del año. 

Si te interesa contactar con nosotros para entrevistas llama a:
Lorea Madina Bilbao (607 86 32 24)
Edu de la Cruz (675 71 37 08)