martes, 8 de mayo de 2012

Far West 14: Wild Iris - Esti Kerexeta Fernández




    Landerretik 40 minutura Wild Iris dago, eskola hau bisitatzea Euskal Herritik geneukan aurreikusita Zigorrek aholkatu bait zigun. Eskola honek Frankenjura ekartzen zigun gogora (harria eta eskalada mota  antza handia dute Alemaniako zonaldearekin) eta paraboltekin ekipatuta zegoen.




Wild Iriseko eskaladaren eredu den bide bat

      Wild Iris altuera handian dago, (2000mtr.tik gora) eta bisita egin genuen egunean kriston haizea zebilen, lurrera botatzen gintuen! Bazter guztiak hartzen arriskuaz abisatzen zuten kartelez josita zeuden eta pare bat kordada besterik ez genuen ikusi, hori bai, txakurrekin (haien esanetan, hartzen presentzia aurreikusteko). 


Artzen berri ematen duten karteletako bat


Ba ez, ez zen broma!! 
Hartz hauek bide ertzetik gertu ikusi genituen

Adibidez afaria prestatzerakoan erabili duzun arropa ez eramatea aholkatzen dute usaina dela eta….Horma  oinak basoa dira; haizeak zuhaitzak mugitzen zituenean zaratak ateratzen zituen eta halakoetan atzera begiratzea ezin genuen ekiditu.Hemendik, “paranoia” ematen du baina han geundenean tentsio handia pasa arazi zigun, izan ere ez bueltatzea erabaki genuen.


Yellowstonerako bidean:
Grand Tetons-eko ikuspegia ahaztezina da

   Gauzak honela eta hotz egiten zuenez, hartzak ikustera joatea erabaki genuen, gainera aurreko urteetatik zorretan nuen Yellowstone bisitatzea, beraz, Yellowstonerantz!

Yellowstonerantz!


No hay comentarios: