jueves, 6 de marzo de 2014

Climbing Girl Partyaren 3. Lehiaketa, Martxoak 11, Leioa - Esti Kerexeta Fernández




Climbing Girl Partyaren 3. Lehiaketa

Aurreko edizioen arrakasta ikusita, Leioa Mendi Taldeak Sakoneta kiroldegian 3. Climbing Girl Partya antolatzeari ekin dio Leioako Udala eta zenbait denda eta firma komertzialen babespean. Martxoaren 11n, asteartearekin, 17:00etatik 20:30era Leioako Sakoneta Kiroldegiko rokodromoan Climbing Girl Partya ospatuko da.

Txapelketa egitura izango duen emakume eskalatzaileen arteko topaketa izango da eta Lorea Madinak diseinatutako 12 desafioei aurre egin beharko diote. Lorea Madina, Elorrioko goi mailako eskalatzaileak, curriculum luzea du hormetan gora eta bide berriak zabaltzen.


Jarduerak txapelketa egitura izango duen arren, helburuak bestelakoak dira: 

- Emakumeen presentzia ikustarazi halako kiroletan. 
- Neskak kirol honetara hurbildu eta animatu.
- Gazteagoentzako ereduak sortu. 
- Elkar ezagutu eskalatzera eta entrenatzera joateko aukera gehiago sortzeko helburuz. 
- Gogor estutu blokeetan! Iaz gertatu bezala, aukeratutako formatuak Loreak proposatutako desafioen gogortasuna eta parte hartzaileen arteko giro ona bateragarri egingo ditu.

 
Maila guztietako blokeak egongo dira, ANIMA ZAITEZTE!

Partaidetza zein sarrera libreak izango dira. Gonbidaturik zaudete! Hasiberrientzat ere blokeak egongo dira. Irabazleak txapela jantziko du eta gainontzeko sariak zozketatu egingo dira.

* Kontuan izan, aurten ez dugula alboko gela erabiltzeko aukerarik izango (umeek jolasteko, aldatzeko, ikusleentzako, e.a...)



3ª Edición del Climbing-Girl Party!
 
Tras el éxito de las anteriores ediciones del Climbing Girl Party, Leioa Mendi Taldea prepara su tercera edición que también contará este año con la colaboración de el polideportivo Sakoneta, el Ayuntamiento de Leioa y varias firmas comerciales.

El día 8 de marzo desde las 17.00 h a las 20.30 h se celebrará en el rocódromo de Sakoneta (Leioa) el 3er Climbing-Girl Party.


Consiste en un encuentro de escaladoras que con un formato de "competición" se enfrentan a 12 restos propuestos por Lorea Madina (escaladora elorriotarra de alto nivel con un extenso curriculum tanto en roca como abriendo vías)

Aunque la actividad tiene forma de competición, los objetivos están más enfocados a:

- Hacer visible la presencia de la mujer en este tipo de deportes.
- Promocionar este deporte entre las chicas.
- Crear referentes para las más jóvenes. 
- Conocernos entre nosotras para poder tener más opciones para ir a escalar, quedar para entrenar, etc.
- Forzar mas allá de los límites en los bloques propuestos. Como ya ocurrió el pasado año, el formato elegido permitirá compatibilizar la dureza física de los retos propuestos por Lorea con un buen ambiente entre las participantes.


Habrá bloques de todos los niveles, ¡OS ESPERAMOS A TODAS!

Tanto la asistencia de espectador@s como la participación es libre y gratuita. ¡Estáis tod@s invitados! La ganadora se llevará la txapela y el resto de premios se adjudicarán por sorteo.

Tener en cuenta que este año no podremos contar con la sala adyacente en la que jugaba la chavalería, guardábamos nuestras cosas,..