miércoles, 19 de marzo de 2014

3. Climbing-Girl Party: Arrakasta errotzen - Esti Kerexeta Fernández



3. Climbing-Girl Party: Arrakasta errotzen

Asteartean, martxoak 11, Leioako Sakoneta kiroldegian Climbing Girl Partyaren 3. edizioa ospatu zen. Hamahiru urtez azpiko 20 neskatxak eta 14-50 urte bitarteko 40 emakumetik gora parte hartu dute aurten. Aurreko urteetako lagun asko faltan bota ditugu baina aurpegi berri asko ikusi dira aurten, gogo eta motibazio maila mantenduz.


Iazko ereduari jarraituz, aurten ere “Party” izaerak ez dio eskakizun fisikorik kendu jarduerari. Lorea Madinak lan bikaina burutu zuen, maila bakoitzera egokitutako exijentzia eta irudimen handiko blokeak daukagun guztia eskatu baitziguten (indarra, potentzia, teknika, oreka, irudimena e.a.) 



Txapela Bizkaira itzuli da Kristina Herreraren buruan. Irribarrea galdu gabe eta etengabe besteak animatuz, bloke bat bestearen atzetik kateatu zituen. Lehenengo "Party"a irabazi eta aurten ere errepikatu egin du, baina Seila Moya gazteak ez zion batere erraz jarri, 3 puntura besterik ez baitzen gelditu. “Eman” eta “Eutsi” kategoriatan Irantzu Porres gazteak eta Maider Etxebarriak irabazi zuten hurrenez hurren. Irantzuk, beste kategorietako "bonus"etan lortutako puntu gehigarriei esker eta Maiderrek jo eta su kateatuz, "eman" eta "eutsi" kategorietako bloke guztiak lehenengo saiakeran lortu zuen, ez baitzuen ematen egun osoa ikasleekin eskiatzen egona zenik.


17:00etatik 20:15ak arte indarrak eta trebetasuna neurtzen aritu ziren parte-hartzaile guztiek lortu zuten arrakasta, elkarri lagunduz eta zailtasunen aurrean norberaren estrategiak eztabaidatuz. 20:30ean sariak banatu ondoren, opariak zozketatu ziren, krisialdiak jarraitzen duen arren guztiontzako opariak izan genituen. Horregatik nabarmendu nahi ditugu Leioa Mendi Taldeak antolatzen duen jarduera hau laguntzen jarraitzen dutenak: Lur Outdoor, Mendiko Etxea, Urkatt eta Ternua.


Ezin dugu kronika hau amaitu Leioako Udalari eta Sakonetako Kiroldegiari (zuzendaritza eta langileak), Asier Mentxaka eta Pablo Cueva argazkilariei, eskerrak eman gabe eta noski, Alexander Arrizabalagari bere etengabeko laguntza izan dugulako, hasieratik eta edozein beharrari erantzuteko erne ibiliz.


Arrakastaren gakoa planteamendu ezberdinak onartzen dituen jardueraren egitura irekian datza, tartea ematen diolarik baita lehiatu nahi ez duenari ere. Gaur egungo gizartean badira aukerak emakumezkoen lehiaketa arloan. Leioa Mendi Taldeak, kirol-gizarte-kirol jarduerak sortu eta bestelako profila duten kirolariei sarbidea emateko beste esparru bat landu nahi du eta bide batez, gure kirola sustatu, emakumeen presentzia bistaratu, gaztetxoentzat erreferenteak sortu, balore positiboak dituen aisialdi osasuntsua bultzatu eta rokodromoko emakume bazkideen topaketa eguna ospatu.

Laster, argazki guztiak argitaratuko ditugu.



III Climbing Girl Party: afianzando el éxito

El pasado martes 11 de marzo se celebró la 3ª edición del Climbing Girl Party. Hasta 20 niñas menores de 13 años y más de 40 entre 14 y 50 años, entre las que se echó en falta a escaladoras que habiendo participado en las anteriores ediciones no pudieron acudir este año, pero con muchas caras nuevas y ¡motivación inquebrantable!

Con un formato similar a las pasadas ediciónes,  tampoco este año el ambiente festivo ha sido excusa para no apretar más allá del límite. Lorea Madina se aplicó en sus diseños, creando retos originales con todo tipo de componentes: de fuerza, de potencia, de técnica y hasta de imaginación. Tuvimos que exprimir todas nuestras cualidades para llegar a los Tops.


La txapela volvió a manos de Kristina Herrera aunque la joven Sheila Moya no se lo puso nada fácil. En las categorías “Eman” y “Eutsi” los trofeos fueron para Irantzu Porres, que consiguió valiosos puntos extras en los bonus de las categorías superiores, y Maider Etxebarria, que tras estar todo el día esquiando con su alumnado y ser de las últimas en llegar, tuvo energía mas que suficiente para encadenar todos los bloques de "eman " y "eutsi" al primer pegue!


El éxito lo consiguieron todas las participantes que de 17:00 h a 20:15 h midieron su fuerza y habilidad, se ayudaron mutuamente intercambiando estrategias para superar las dificultades que cada una encontraba y consiguieron motivación extra para una buena temporada. A las 20:30 h, tras la entrega de trofeos, se procedió al sorteo de regalos. A pesar de la crisis, todas las participantes tuvieron premio, por lo que queremos mencionar y agradecer especialmente a los colaboradores que siguen apostando por un evento de este tipo: Lur Outdoor, Mendiko Etxea, Urkatt y Ternua.


No podemos finalizar esta crónica sin dar las gracias al Ayuntamiento de Leioa y al polideportivo Sakoneta (tanto a la dirección como al personal), a los fotografos que recogieron los momentos mas significativos: Asier Mentxaka y Pablo Cueva, y por supuesto al encargado del rocódromo de Sakoneta, Alexander Arrizabalaga, que colaboró activamente en todas las fases del evento y estuvo pendiente en todo momento de las necesidades que surgieron.

Las razones del éxito radican en el formato abierto que da cabida a diferentes planteamientos, incluso a quienes no quieren o no saben competir. En la sociedad actual ya hay espacio para la competición femenina; Leioa Mendi Taldea quiere dar un paso más: crear espacios deportivos, sociales y culturales accesibles para otro perfil de deportistas, además de promocionar nuestro deporte, visualizar la presencia femenina, crear referentes para las niñas, promocionar un ocio saludable con valores positivos y celebrar un día de encuentro para las usuarias del rocódromo.

En breve publicaremos todas las fotos del evento




2 comentarios:

Dimeko Liburutegia dijo...

Oso ondo pasatu gendun Dimetik joan ginen andra eta umeak. Eskerrik asko fenomenos!!!

Abadiñoko Ici dijo...

Arratsalde polita pasa gendun Leioako rokodromoan hara jun ginen girlak. Lehiaketa izan zen baina batez ere giro ona eta iblibideak egiteko elkarren arteko laguntza aipatuko nuke. Oso dibertigarria