Yellowstone falls
Yellowstonen bi egun eman ondoren, parketik oso berandu atera ginen eta lehenengo hirian aurkitu genuen kanpin batean sartu ginen. Hiriak Coby zuen izena, Buffalo Bill ospetsuaren benetako izena, bera bertakoa baitzen. AEBko hiri eta herri guztiak super amerikanoak baldin badira, zer esanik ez Coby hiria!
Gauzak honela, biziki gomendatzen dudan rodeo bat ikustera joan ginen. Toreroak? Arrisku kirolak? Ja, ja… rodeoa da bizi izan dudan jarduerarik eroena! Zorteak lagunduta, egun horretan zezenen ikuskizuna ez ezik, zaldi “bronco”en txapelketa ere izan zen. Horrez gain, zortzi urte inguru zuten zenbait umek ere parte hartu zuten zezen txikiagoekin (hemen ziurrenik debekatuta egongo litzateke oso arriskutsua baita). Emakumeen lanak ere ikusteko aukera izan genuen, zaldi lasterketetan eta zaldi gainetik soka bat bota eta txahalak lotzen.
Rodeoan erabiliko zen zezen ikusgarri
eta beldurgarria
8 segundotan eutsi behar zaio
zaldi bronkoen jauziei
Nesken lanak ere ez dira makalak
A ze ikuskizuna! Hiri turistikoa zela uste genuen eta horrela zen, baina barneko turismoa zen, kanpotar bakarrak gu ginela agerian gelditu zen; otoitz egiten hasi zirenean, guzti guztiak zutik jarri ziren gu izan ezik eta bat batean atentzioa deitu ziguten zutitzera gonbidatuz. Ondoren, AEBko ereserkia abestu behar zen eta oraingoan badaezpada “play –back”a egin genuen beste guztiek egiten zuten moduan, hau da, eskua bihotzean jarrita.
Alexen lanak rodeorako entrenamenduan
Hurrengo helmuga Wyomingeko Devils Tower zen, baina urrun zegoenez bidean eskalatzeko zerbait aurkitzen saiatu ginen. Bide asko zituen Ten Sleep Canyon izeneko leku baten berri izan genuen. Oso erraz aurkitu genuen errepideak arroila zeharkatzen baitzuen. Oso leku atsegina zen eta arroilaren bukaeran akanpaleku bat zegoen. Hiru mila metrotik gora zegoen eta nahikoa hotz pasatu genuen bertan emandako bi gauetan. Akanpaleku ia guztietan bezala dutxarik ez! Arroilaren izena indioek egindako itzulpena da, distantziak neurtzeko eman behar zuten gau kopurua zelako neurria eta arroila hau hamar egunetara zegoen.
Yellowstone canyon, parketik irteterakoan
Arroila erraldoi honetan ekipatutako bideak, autoprotekzioan egitekoak, laburrak, luzeak… denetarik zegoen. Guk sekula entzun gabea, baina oso leku ospetsua omen zen eta informazioa behar izanez gero jendea nonahi zegoen prest. Kareharri biguna da, Apellanizen dagoenaren antzekoa, bi eta hiru atzamarrentzako zulo askorekin, luzeak eta desplomatuak.
Nik, aldiz, nahikoa daukat
mugitzen ez den harriari eustearekin!
Bide honetan, ez genuke esango harria mugitzen ez zenik,
bukaerako partea “buztin” hutsa zen…
2 comentarios:
Argazki izugarri politak zorionak.
Ze ausartak zareten!!!!!!
Alex behizainekin pelikula ederra egin zenezake
Garbiñe
Eskarrikasko!
ea zer deritzozun aste hontan argitaratuko denari; eta zuk zeuk ere zerbait egiten baduzu kontatzera animatu!
besarkada bat
esti eta alex
Publicar un comentario