miércoles, 22 de abril de 2020

Sarah Ugarte, mendi korrikalaria (EMF-FVM)

Sarah Ugarte (1986, Donostia, Gipuzkoa).

1. Nola daramazu berrogeialdia?
Egia esan, hasieran gaizki pasa nuen. Egun batetik bestera, etxetik ezin dela atera asimilatzea zaila izan da. Pentsatzen nuen 15 eguneko kontua izango zela, baina badirudi luzerako izango dugula. Orain, hilabete eta gero gustura nago, errutina bat daukat eta bertara moldatu naiz.

2. Sasoia mantentzeko zein entrenamendu mota egiten ari zara? 
Etxean gimnasio moduko bat montatu dut. Eliptika eta bizikletarekin kardioa lantzen dut, eta gimnasioko beste material batzuekin, corea. Inoiz ez naiz izan gimnasioaren aldekoa, ez zait gustatzen, baina orain, sasoia mantendu nahi badut, ezinbestekoa da. Egunero egiten dut kirola etxean. Bi orduz aritzen naiz, eta normalean interneten aurkitzen ditudan bideoak jarraitzen ditut ariketak egiteko.

3. Aurten, zein egutegi egiteko asmoa zeneukan?
Ilusio handiz hasi behar nuen denboraldia, izan ere, Euskal Selekzioko kide izateko deitu zidaten. Bertan, Espainiako Txapelketan eta Kopan parte hartu behar nuen. Camile Xtremek (Izaba, Nafarroa) izan behar zuen Espainiako Txapelketa, eta hau zen ilusio gehien egiten zidan lasterketa. Bestalde, neguan, Txakurkroseko Europako Txapelketara joateko sailkatu nintzen, Espainiako 3. postua lortua eta gero. Lasterketa, Frantziako Alpeetan ospatzekoa zen urrian, baina hau ere bertan behera geratu da.

4. Ekainetik edo uztailetik aurrera zerbait jokatuko denaren esperantzik baduzu?

Lehenik eta behin dagoen egoera hobetu behar da. Ondoren etorriko dira lasterketak, aurten ez bada, hurrengo urtean izango da.

5. Zein ziren 2020rako zure helburuak?
Espainiako Txapelketa, Espainiako Kopa, Zegama-Aizkorri eta Txakurkroseko Europako Txapelketa.


UNAI UGARTEMENDIA ZUBELDIA (Prentsa arduraduna)

No hay comentarios: