jueves, 23 de abril de 2020

Nahia Quincoces Altuna, mendi korrikalaria eta mendi eskiatzailea (EMF-FVM)

Nahia Quincoces Altuna (1983, Mendexa, Bizkaia)

1. Nola daramazu berrogeialdia? 
Ez da gustuko egoera, baina ondo daramat. Gauza asko botatzen ditut faltan, baina ez naiz aspertzen. Lan egiten jarraitzen dut, eta gainontzeko egunetan etxeko kontuekin nahiko entretenituta nabil.

2. Sasoia mantentzeko zein entrenamendu mota egiten ari zara?
Oinarria, spining-eko bizikletan egiten dut, baina etxeko eskaileratan aldapan gora eta behera ere ibiltzen naiz aerobikoa lantzeko. Indarreko ariketak berriz, TRX-a, pesak, gomak eta bozua, online-ko klaseekin egiten dut, Asier Arregiren klaseak bikainak dira konturatu gabe lantzeko. Bestalde, denboraldi luze baterako badaukat egurra etxean (barrezka).

3. Aurten, zein egutegi egiteko asmoa zeneukan?
Nire lehen helburuak, mendi eskian nituen, eta koronabirusaren egoera hau, justu, helburu nagusienak begi bistan nituela iritsi zen. Dena den, denboraldiko lehen zatiaz asko gozatu ahal izan dut. Korrikari dagokionez, Zegama-Aizkorrirako ilusio berezia neukan, eta Munduko Kopako zenbait lasterketa egiteko ere bai.

4. Ekainetik edo uztailetik aurrera zerbait jokatuko denaren esperantzik baduzu?
Egia esan, ez. Lasterketa hauetan jende asko biltzen gara, eta hau ekiditze aldera joko dute. Momentu honetan mendiaz gozatzeko aukerarekin konformatzen naiz.

5. Zein ziren 2020rako zure helburuak? 
Helburu nagusienak eskian nituen, Madonna di Campiglion (Alpeak, Italia) jokatu behar ziren Europako Txapelketetan, eta Grand Courseko lau lasterketetan; Altitoy-Ternuan, Pierra Mentan, Tour de Routorren eta Adamellon. Hauen ostean nintzen korrika astekoa.

UNAI UGARTEMENDIA ZUBELDIA (Prentsa arduraduna)

No hay comentarios: