domingo, 28 de septiembre de 2014

Pyrenaica, la precariedad de la memoria escrita del montañismo vasco


 
LA REGULACIÓN Y PROTECCIÓN DE LA “MEMORIA DEL MONTAÑISMO VASCO”

La Euskal Mendizale Federazioa (EMF) es la federación deportiva vasca con mayor número de licencias, lo que se explica por la identificación de vascos y vascas con su entorno y con los valores del montañismo. Esta situación se traduce en un historial de excelencia en alpinismo, escalada, carreras por montaña, etc., sorprendente para un territorio tan pequeño, que ha sido recogido desde 1926 en Pyrenaica, la revista de la Federación. Por sus páginas han pasado Andrés Espinosa, Ángel Sopeña, Antxon Bandrés, Martín Zabaleta, Josune Bereziartu, Alberto Iñurrategi, Edurne Pasaban o los hermanos Pou, entre otros y otras. Referentes cuyos logros y valores no hubieran trascendido a tantas personas, generación tras generación, de no haberlos registrado sus protagonistas en la revista, depósito y custodia de la memoria del montañismo vasco. Tal papel confiere a Pyrenaica una trascendencia histórica y cultural más allá del deporte, gracias al apoyo de federados y federadas, a la colaboración altruista de más de mil articulistas que han cedido sus derechos de autoría y al trabajo voluntario de los sucesivos equipos de redacción. 

Sin embargo, a pesar de la relevancia de Pyrenaica y de ser el medio de comunicación de la Federación con el colectivo federado, noventa años después sigue pendiente su regulación en los estatutos de la EMF. Es cierto que las sucesivas directivas han mantenido el actual régimen de funcionamiento de la revista y que la costumbre tiene fuerza jurídica. Pero esta situación favorece que, periódicamente, algún sector federativo minoritario proponga cambios (eliminación de la versión en papel, voluntariedad) que, dada la baja participación en las asambleas, pueden generar decisiones que condenen a la revista a una situación de precariedad que acabaría llevando a su desaparición. 

En la era digital, en la que los costes ecológicos y humanos de los materiales informáticos son inaceptables y no todo el mundo accede a internet, mantener la revista en papel es una cuestión de principios y un gesto democrático para que cualquier federado o federada pueda acceder fácilmente a información de su interés.

Como sucede en otras federaciones, una parte del importe de la licencia, que se tramita a través de los clubes, se destina a financiar la revista (5,36 €) y su envío (3 €). Con este modelo de gestión, el colectivo federado apoya a los clubes y sostiene Pyrenaica a un precio reducido. De establecerse la voluntariedad, quedarían en manos del azar los costes y la tirada de cada número, ligados al número de licencias expedidas cada año, poniendo en riesgo la viabilidad y continuidad de la revista. Imposibilitaría igualmente la publicación periódica de guías y libros de indudable valor para el colectivo montañero (Rutas Pyrenaica, Historia Testimonial del Montañismo Vasco, Temas Pyrenaica, Catálogo de cimas de Euskal Herria, etc.).

No nos engañemos. Cuando en la próxima Asamblea se plantee la voluntariedad de la revista, lo que se estará decidiendo será la continuidad o la desaparición de Pyrenaica. Si se opta por conservar para futuras generaciones la memoria escrita del montañismo vasco que hemos heredado, su regulación y protección en los estatutos de la EMF será inaplazable.

Equipo de redacción / Erredakzio taldea

--------------------------------------------------------------

“EUSKAL MENDIZALETASUNAREN MEMORIA” ARAUPETZEA ETA BABESTEA

Euskal Mendizale Federazioa (EMF) lizentziarik gehien dituen euskal kirol federazioa da, euskal hiritarrok euren ingurumenarekin eta mendizaletasunaren balioekin duten adostasunagatik esplika daitekeena. Egoera honen ordaina alpinismoan, eskaladan, mendi lasterketetan e. a., mendizaletasunak eman duen historial bikaina dugu, hain lurralde txiki baterako harrigarria dena, eta 1926tik Federazioaren aldizkaria den Pyrenaican jasota dagoena. Haren orrietatik, besteak beste, Andres Espinosa, Angel Sopeña, Antxon Bandres, Martin Zabaleta, Josune Bereziartu, Alberto Iñurrategi, Edurne Pasaban edo Pou anaiak pasatu dira. Erreferenteon lorpenak ez ziratekeen hainbeste jenderengana helduko, belaunaldiz belaunaldi, beraien protagonistek jaso izan ez balituzte euskal mendizaletasunaren memoriaren biltegi eta zaintza lekua den aldizkarian. Zeregin horrek kiroletik haragoko garrantzia historiko eta kulturala ematen dio Pyrenaicari, federatuen atxikimenduari, euren egile eskubideak utzi dituzten mila artikulugile baino gehiagoren laguntzari, eta hurrenez hurreneko erredakzio taldeen borondatezko lanari esker. 

Hala eta guztiz ere, Pyrenaicak duen garrantzia eduki arren eta Federazioak federatutako lagunartearekin duen komunikazio bidea izan arren, laurogeita hamar urte beranduago, EMFren estatutuetan haren araupetzea oraindik ere egin gabe dago. Egia da, bata bestearen ondoren, zuzendaritza taldeek aldizkariaren gaur egungo funtzionamendu sistemari eutsi diotela eta ekanduak baduela indar juridikoa. Baina egoera horren ondorioz federazioko gutxienen alor batek edo bestek, aldizka, aldaketa proposamenak egiten ditu (paper euskarriko bertsioa ezabatzea, nahitasuna) eta horrek, asanbladetako parte hartze apalagatik, aldizkaria kolokako egoerara zokoratzeko erabakiak ekar ditzake, finean, haren desagertzea ekarriko luketenak.

Informatikako gaien kostu ekologiko nahiz gizartekoa onartezinak diren eta jende guztiak interneterako sarbidea ez duen garai digital honetan, paper euskarriko aldizkariari eustea printzipioen kontua da, baita keinu demokratikoa ere, edozein federatuk modu errazean bere intereseko informaziora jotzeko aukera izan dezan. 

Beste zenbait federaziotan gertatzen den modura, mendizale taldeen bitartez izapidetzen den lizentziaren zenbatekoaren parte batek aldizkaria finantzatzea (5,36 €) eta helaraztea (3 €) du helburu. Kudeaketa bide honen bidez, federatutako lagunarteak mendizale taldeak babestu eta Pyrenaica aldizkariari eusten dio zenbateko murritz bati esker. Baldin nahitasuna ezarriko balitz, ale bakoitzaren kostua eta kopurua zoriaren esku geratuko lirateke, urte bakoitzean luzatutako lizentzia kopuruak baldintzatuta, era horretan aldizkariaren iraupena eta bideragarritasuna arriskuan jarriz. Halaber, ezinezko bihurtuko litzateke aldizka mendizalegoarentzat zalantzarik gabeko balioa duten gida nahiz liburuen argitarapena (Rutas Pyrenaica, Historia Testimonial del Montañismo Vasco, Temas Pyrenaica, Euskal Herriko mendien katalogoa e. a.). 

Ez gaitezen tronpa. Hurrengo Asanbladan aldizkariaren nahitasuna planteatzen denean, Pyrenaicaren iraupena ala desagertzea erabakitzeko kinka izango dugu aurrean. Aurrekoetatik oinordetzan jaso dugun euskal mendizaletasunaren idatzizko memoria hurrengo belaunaldientzat gordetzeko deliberoa hartuz gero, EMFren estatutuetan haren araupetzea eta babestea jasotzea atzeraezinezko kontua izango da.

Equipo de redacción / Erredakzio taldea



1 comentario:

Matilde hamlet dijo...

Después de la tempestad siempre viene la calma, y esta vez no va a ser diferente. Ánimo y a pelear, que todos los grandes retos se consiguen gracias a un gran esfuerzo.