Zurizan eta Linza inguruetan askotan gaude egonda.
Baina urte dexente dira ez garela etorri mendi hauetara.
Beraz, aitzakiren bat behar genuen itzultzeko,
eta hori gehienontzat ezezaguna den gailur batean aurkitu dugu.
MOUSCATÉ da bere izena,
eta Hiru Erregeen Mahaia eta Petrechema lotzen duen mendilerroan dago kokatuta.
Lescún aldetik oso ondo bereizten da.
Linzatik abiatu gara, Mahaira doan jende ugariarekin batera.
No hay comentarios:
Publicar un comentario