jueves, 12 de abril de 2012

Kalymera Kalymnos! - Esti Kerexeta Fernández






Egongo dira paraje ederragoak, horma luzeagoak, harri koloretsuagoak, ….baina eskalada deportiba egiteko paradisua eskura daukagu: KALYMNOS. Baina dena ez da xamurra, baldintza bat ere badago: behin bazoaz, bigarren aldiz joateko aukera izan behar duzu eskura, bestela damutuko zara!








      Sekula ez naiz idatziekin trebea izan eta ez zait burutik pasa ere egiten Nirvana egoera deskribatzea beraz, datu batzuk jasoko ditut, argazkiei begirada bat bota eta motxila prestatzen hasi!






     Zailtasun maila guztietako 1700 eskalada bide baino gehiago; klima zoragarria; harrera bikaina egiten dizuten greziarrak, lasaitasuna , ….



  
Bidaia ez da erraza izaten ez baitago lotura on eta merkea egiteko aukerarik.Errazena Atenaseraino joan eta han alboan dagoen Kos irlaraino hegazkina hartu, ondoren, 45´tan Kalymnosen uzten zaituen ferria hartu.Beste aukera, Atenasetik Ferry handi bat hartu eta 12 ordutan Klaymnosera eramango  zaitu.






Behin irlan, janaria eta gasolina hemen baino gerestiagoak diren arren, bizimodua merkea da: estudio bat alokatzea 20€/eguneko; sektore askotara estudioetatik oinez joan ahal izan arren hurrunago dauden hainbat sektore ere ezagutzeko modukoak dira, motorra 10€/eguneko (bi lagun motxila eta guzti eramateko nahikoa); bertako txiringitoetan 2 lagunentzat  afaria  (eta ondo afaldu ere!) 12 €….

   Ez denbora gehiago eman post hau irakurtzen, eta hasi hegaldiak bilatzen!



2 comentarios:

ANA RUIZ eta IDOIA RUBIAL dijo...

Esti!!! cada dia te superas más tanto en tu esfuerzo por escribir en euskera, como en las fotakas. Y.... por cierto es que en este pais siempre trabajamos las mismas???? ja.ja..
Muxus y a seguir viajando.
Ana R.

Anónimo dijo...

Argazkiak ikusita, oraingoan bai, datorren Aste Santuan hara joango gara! Mendia ez badator gugana .....

Ici