Rocky Mountains Canadatik AEBko hegoalderaino ehundaka kilometrotan
zehar luzatzen den mendikate erraldoia
da. Bertan mendizerra ospetsu sako daude: Grand Tetons, Yellowstone, eta abar
luze bat.
Guk, mapa batean “Rocky Mountains National
Park” irakurri genuen eta bertara joan ginen pentsatuta hori izando zela gune
garrantzitsuena edo ohikoena. Hau ez da horrela, estatu bakoitzak bere “Rocky
Mountains” zatia du eta asko dira mendilorre
honetan dauden leku esanguratsuak. Halere, guk bisitatutakoa, Coloradon, ederra
izan zen eta mendirako material dendetan galdetuta eskalatzeko leku askoren
berri eman iguten. Eguraldi aldakorra zegoen eta ekaitzak noiznahi agertzen
ziren.
Eskaladak 3000metrotik gora egiten ziren
baina inguru hortan, nekerik ez!
4500 metroko Long Peak igotzeko asmoa
bagenuen ere, negu eta udaberri latzak
izanda, oraindik edur eta izotz asko
zegoen eta kranpoi eta pioletak ez
genuenez eraman ez ginen saiatu ere egin.
No hay comentarios:
Publicar un comentario