viernes, 23 de marzo de 2012

Far West 10: Riffle Canyon


Kareharri hauerraz higatzen da,
sentsazio labankorrak berehala berotzen du gorputza…


Burmiuna paisaia sineztezinez beteta oraindik, bada garaia atzamarretako azala berotzeko eta Riffle Canyonera joan ginen. Zona hau guztiz oso “deportiboa” da, eta oso ondo ekipatuta dago: parabolt guztietan mosketoidun kateak daude, beraz edozer probatzera gonbidatzen zaitu inguruak. Hiru bat Kmko Kanoi estu bat da eta bide asko ditu, alde horretatik oso erosoa da baina ez dago urik eta Riffle herrira joateko 15 bat Kmko pista hartu behar da.




Kanoiaren ikuspegi orokorra

Bide gogor bat itxura erraza izan arren

Lekua zoragarria da eta oso eguraldi eskasa egin zigun arren asko disfrutatu genuen.Beti bezala, ezin ditut bideen inguruko datuak eman e z bait genuen gidarik eta han hemenka galdetzen ibili ginen baina ez dut ondo gogoratzen.Inguru honetan nahiko jende ibiltzen da eta bideen ehuneko handiena maila altukoak dira.
 
Akanpatzeko eremua.
Eguraldi iluna baina eskaltzeko tarteren bat izan genuen

No hay comentarios: