domingo, 22 de enero de 2012

Far West 6: Zion - Esti Kerexeta Fernández




Jenderik ibiltzen ez den leku asko bisitatu dugu eta 
horrek ezohiko fauna ikusteko aukera eman digu


Fire Valley-ko gorritasunez gozatu ondoren, Zion parkerantz abiatu ginen. Parkeko sarreran dagoen St.George herrian motel merke bat hartu genuen eta bertako eskalada “eskola” bateko bideetan aritu ginen: cschuwalkak. Eskola hau europearren modukoa da: luze bateko bideak, paraboltatuak eta luzea amaitzean katea dutenak. Harearri bikaina; eskalatzeko apropos higatuta!




Chukawalkak eskalada eremua, “europear” estilokoa



Hurrengo egunean, goizean goiz, Zionen sartu ginen. Parke hau oso handia da eta edonora begiratuta ere, horma eta mendi ikusgarriak besterik ez da ikusten. Ez zen erreza nora jo erabakitzea eta ez genuen beste eskaladorerik ikusi (bero handia egiten zuen). Krokisik ez geneukan eta parkeko informazio gunean eman zigutenarekin ez zen nahikoa horren eremu zabalean aritzeko.



Zioneko lehenengo bidea, 
pausoak eta ibilbidea ezin asmatuta, 
atzera egin behar izan genuen



Azkenean bidetik ikus zitezkeen horma batzuetara abiatu ginen eta zorionez aurkitutako laguntza-soka bat jarraituta, horma azpian ginen. Itxura ona zuen bide bati ekin genion (ez zegoen inongo seguru finkorik) eta, apurka apurka eskaladaren zailtasunak gora egiten zuen bitartean, babesak jartzeko aukerak, aldiz, behera egin zuen… Bidea bukatu ezinik, atzera egin genuen rapelatzeko aukera ikusi genuenean.



Eta orain, nora jo?



Handik oso gertu (kilometro batera edo) arrakalaz jositako horma bat ikusi genuen eta bertan eskalada errazago eta babestuagoak burutu genituen.



Zionen aritu gineneko bigarren horma,
arrakala onak eta zailtasun ertaina




1 comentario:

neskalatzaileak dijo...

Jo Esti, es que no puedo entrar a ver tus entradas porque se me ponen los dientes largos. Buenas fotos y sobretodo buenas escalada.
Ana