Badira lau bat urte ez garela inguru hauetara etorri,
etxetik oso urruti geratzen ez denez eta oraindik ezagutzeko tokiak ditugunez,
gaur larunbata da eta goizeko 9etan Ason-eko lepoan gaude.
Asko gustatzen zaigu paraje hau.
Ason ibaiak sortzen duen ur-jauzia.
Ason harana.
Ezkerrean, ibaiaren iturburua eta eskuinean Mortillanoren ormak
Horneo-ko txabolak eta Castros de Horneo.
Hor dauden labirintoetan gero sartuko gara.
Orain eskuinetik goaz
Sotio-ko txabolatik eta Saco basotik igaro ondoren,
Braña de Saco-ra heldu gara.
Bertan txabola dotoreak daude
Lehenbizi Saco,
harri bihurtu den glaziarra zeharkatu behar dugu
Gailurreri aldera irten
eta Porracolina-tik La Sota sakanera jaisten diren estratuak
ditugu begi-bistan
La Colina
Leku honetan zehar ibiltzea,
beste mundu eta garai batean ibiltzea bezalakoa da.
Sentitu eta gozatu, besterik ez.
Gu bakarrik gaude eta mugarriak jarraituz goaz,
ea nora garamatzaten
Katedral naturalak.
Eta mugarriak hortik bideratzen gaituzte.
Egongo al da irtenbiderik?
Azkenean harrizko monumentu horietatik irten gara,
baina bidera jaitsi baino lehen oraindik gaztelu ederrak geratzen dira
1 comentario:
Deskribapen eta argazki zoragarriak; egonda nago inguru horretatik baina ez dut halako ikuspegiaz gozatu
Edkerrikasko
Publicar un comentario