miércoles, 17 de abril de 2013

Kalymnos, 5.aren zain - Esti Kerexeta Fernández



Kalymnoseko ohiko irudia

Etorri berria naiz Kalymnoseko nire 4. bidaiatik eta bertan egiteko ditudan proiektuen zerrenda urtez urte ari da handitzen! Jakinduria bezalako zerbait izango da: zenbat eta gehiago ezagutu, askoz gehiago ere badagoela ohartzen gara. 


Kontua da deportiba egiteko paregabeko helburua dela eta leku berriak ezagutzea gustuko dudan arren eta Kalymnosera heltzea erraza ez den arren, ziur bueltatuko naizela. 

Kalimera Kalymnos!

Indarra, oreka eta irudimena estalaktitazko labirintoetan

Eta elastizitatea! 

Atseden ezin hobeak bidean (eta bizitzan!)

Kontuz!   
Motorhead  bidearen hasierako estalaktita apurtu zitzaigun; 
lehen 7b, orain?

25´ibili ondoren, Rockland sektorera heltzeko destrepea,  
ondoren, erabateko bakardadea

Kalymnos Dodekanesoko irletako bat da eta Turkiatik soilik 8 kilometrora dago. Aireportu txiki bat du, baina, haizeak jotzen duenean (ia beti), hegaldiak bertan behera geratzen dira beraz, errazena ondoan dagoen Kos irlara joatea da eta bertatik, 30 minutuan Kalymosen utziko zaituen ferry txiki bat hartu. Beste aukera bat Atenasen ferry handia hartu eta Kalymnoseraino joatea da (hamaika bat ordu eta logela hartu daiteke). 

Guk denetarik probatu dugu eta hegazkinaren aukera hobeto atera izan zaigu, bai ekonomikoki zein denbora aldetik. Azken bidaia honetan, Bilbo-Paris-Atenas-Kos-Kalymnos egin dugu (400€/pertsonako). Kos eta Kalymnosen mugitzeko autobusek 2€ eta taxiek 15€ko salneurria dute. 

Kalymnosen apartamentutxo bat alokatzea 23€ eguneko izaten da eta motorraren alokairua 10€ eguneko. Aurrekontuekin amaitzeko, supermerkatuetako salneurriak gurean baino zerbait garestiagoak dira eta kanpoan afaltzea, aldiz, askoz merkeago, 10 €ren truke afari goxo eta osasuntsua eskuratu daiteke. 

Balcon-time 

Sikati Cave, dolina ikusgarria.
Gerizpetan eskalatu nahi duenarentzat

Klima paregabea udaberrian! Primerako ekipamendua! Greziarrak oso atseginak eta jatorrak! Eskalada gidaliburua badago eta zaharkitua geratu da jada, urtero bide berriak zabaltzen ari baitira. Eguneratzeak antolaketa eskasa duen blog batean argitaratzen dituzte: “climbkalymnos.com”-en hain zuzen ere. 

Rockland

Egitura magikoek  lurpean jarraitzen dute

Eta ez naiz gehiago luzatuko, aurrekontuak baimentzen badizu, anima zaitez!


Itzuliko gara!







4 comentarios:

neskalatzaileak dijo...

AISSSSSSSS ,le engañaré a la rubi para ir??? Cuando le hablo de hacer deportiva me mira como bicho raro, .... si es k.. me vais a tener que adoptar para un viaje de esos.
Mi sueño sentarme en una txorrera de esas, como molaria.
Como siempre fotos guapas y viajes para poner dientes largos.
Muxus. Ana R.

Mariu dijo...

Ze toki ederrak. Harriak zoragarriak eta ze nolako paisaiak. Zorionak

Anónimo dijo...

Ana, no desfallezcas; intenta convencerle como sea aunque se el paraiso de la deportiva le va a gustar fijo! para rematar: en la isla de enfrente (Telendos,5´en barquito) teneis vias de muchos largos con aproximacion y con descenso cansino, "lo malo" es que creo que esas vias estan bien equipadas y me parece que estais desarrollando alguna especie de alergia al parabolt...
esti k.

Anónimo dijo...

Eskarrikasko!, badakizu: edozein aitzakia erabili hara joan ahal izateko.
esti k.