domingo, 21 de octubre de 2012

EEUU: Hurrengorarte!!! - Esti Kerexeta Fernández



Gure bidaiaren azken egunak Yosemiten ematea aurreikusita geneukan ..
gure katu oin eta atzamarretan pilatutako granito metroek emandako eskarmentuarekin bide luzeagoak egiteko asmoz; baina Yosemite turistaz josita zegoen eta ez zen modurik egon 100 km baino gertuagora kanpatzeko lekua aurkitzeko. Azkenean, zorte pixka bat eta pazientzia askori esker, Tuolumneko kanpinean lekua lortu genuen.Bertan eman genituen azken egunak.





Eguzkitan gustura aritu ginen, baina gauak jada oso hotzak ziren ( 3000metrora dago).




Yosemite, Tuolumnetik ordu eta erdira dago baina haranera bueltatzeko gogoz geunden eta hara joan ginen.


Ezagutzen ez genuen “Glaciar Point”eko plaka erraldoietan egin genuen gure azken eskalada eta orain oroitzapen onak ditudan arren, momentuan ez nuen asko gozatu: tenperatura haranean abuztuan oso altua izan zen eta bereziki guk aukeratutako horman eguzkiak gogoz jotzen zuen.




Azken eskalada izango zelakoan bidea amaitu genuen baina erdi insolaturik bueltatu ginen.



THE END




No hay comentarios: