martes, 13 de diciembre de 2011

Tajahierro Orratzak (Picos de Europa) - Esti Kerexeta Fernández




Covarobres lepora heltzen lehenengoak izanik, 
sarrioa topatzen dugu, geure modura, 
eguzkiaren lehen izpien berotasuna xurgatzen.

Fuente Dé-ko teleferikoaren goiko geltokitik Peña Viejarantz begiratuta, aurrez-aurre orratz  multzo bat ikus daiteke: Tajahierro orratzak. Orratz hauek jarduera atsegina egiteko aukera ona eskaintzen dute: kalitatezko harria, bista ederrak, neurrira egindako hurbilketa (teleferikoa hartuz gero, labur eta erosoa, eta Jendudako kanaletik oinez joanez gero, nahi beste berotzeko modukoa!).

Aukeratutako bidea, neguan egiteko modukoa.   
Ostaicoechea orratzean.

Hasieran, berotu ezinik, beranduagoko epeltasunaren itxaropenak eramaten gaitu gorantz. Neguko ohiko egun paradojikoa: eguzkiak bazter guztiak argitzen ditu, errealitatean existitzen ez den bero sentsazioa igorriz.

Hasierako metroak

Lehenengo bi luzeak egin ditugula, itzalpean dagoen ageriko tximinian gora egitea erabakitzen dugu, gorputzak nabari duen hotzaren aurrean, begiek jasotzen duten informazioa irabazle ateratzen delako. Gainera apurka-apurka baina etengabe, haizea harrotzen joan da eta amaierako aristara heldu orduko, botako gaituela ikusten dugu.

Azken elkartze puntura erritmo onean heldu gara –ordu bat pasatxo–, baina lumazko txalekoa eta goretexa nik ez ditut gainetik kendu. Tontorra zortzi metrotara daukagu baina haizearekin gozamena tormentu bihurtzen ari da eta beherantz abiatzea erabakitzen dugu.

Aristatik aldendu bezain pronto, 
harkaitzaren babesak irribarrea ekartzen du 
berriz ere gure ezpainetara

Beheranzko bidea erraza da. Igotzean ikusitako rapel instalazioak gogoan ditugu eta segurtasun handikoak dira. Arazorik gabe, sokak ez trabatzeko eta ertz zorrotzak ekiditeko lekurik aproposenak bilaturik, lurrean gara berriro ere eta izoztutako tarteak kontu handiz zeharkatuz, jada jendez gainezka dagoen teleferiko parera heltzen gara.

Azken rapela

1 comentario:

Anónimo dijo...

Argazki ederrak, giro paregabea eta itsura ezin hobea. Neguko eguzki traidore hori!
Ici