martes, 17 de mayo de 2011

Kalymnos Maiatzean - Esti Kerexeta



Olimpiakos 6b+

Aurrerapenak! Urtarriletik eskumuturreko tendinitisa kendu ezinik ibili naiz denetik egin dudan arren (atsedena barne!). Azkenean, ia-ia Alexek behartuta, Virginia Olaizola medikuarengana joan nintzen akunputura eta homeopatiarekin proba egitera (nire aldetik inolako itxaropenik gabe metodología hauetan: nire ezjakintasunaren beste froga bat). Eta aurrerapena ikusgarria izan da.

Pasa den hilabetean Vercorsetik ibili ginen eta eskalatzen hasi nintzen konfiantza gutxirekin, baina hobekuntza nabaria izanik, Kalymnosera joan ginen hamar egunerako motibazio gehiagorekin. Eskalada argazki askorik ez dago, bi izanik, ez daukagulako aukera onik argazkiak egiteko, eta alfer samar ibili gara.

Irla bisitatzen dudan bigarren aldia da eta nabaritu dudan aldaketa handiena jende kopurua izan da, Kalymnosera hurbiltzen den persona kopurua esponentzialki hazten ari da (ez da harritzekoa), baina hala ere pena merezi du inongo zalantzarik gabe. Eta adi ibilita, sektore bakartiak ere topa daitezke.

Bidaia neketsua da konbinazio onik ez dagoelako. Gu Bilbo-Madril-Atenas-Kos ibilbidea egin genuen (210 € bakoitzak) eta handik fast ferry bat Kalymnosera (6 €). “Estudio” bat alokatzea (= gela bat komuna, sukaldea eta hozkailua duena) 20 € eguneko izaten da eta argazkian daukazuen eskuterra 9 € eguneko. Gezurra dirudien arren 50 cc-ko motor hauek nahikoak dira bi pertsona eta motxilak garraiatzeko.

Alex 7a batean berotzen

Irla hau eskalatzeko paradisu bat da, 1800 bidetik gora 70 bat sektore hurbiletan banatuta, gehienak oinez joateko modukoak. Oso deigarriak dira estalaktitaz jositako sektoreak, eta gozatzeko modukoak.






Nire berotzeko bideak ez dira horren gogorrak, baina bai Alexenak bezain ederrak!

Aurten, gainera, “Cave” sektoreko haitzulora sartu ginen (frontalak beharrezkoak), eta espero ez genuen begietarako altxorra aurkitu.




ANIMATUZ GERO EZ ZARETE DAMUTUKO!!! (eta informazioa nahi baduzue, nire esku dagoena gustura luzatuko dizuet).


(Argazkiak: Esti Kerexeta, Alex Arrizabalaga)

1 comentario:

Pablo San Juan dijo...

Unas fotos geniales; dos personajes, Esti y Alex, increíbles. Desde aquí les mando un fuerte abrazo, allí donde estén. No me cabe la menor duda de que se encontraran colgados de alguna roca.

Un fuerte abrazo para todo este equipazo.

Pablo
Melenas