A saila 1. saria: "Alas al sol", Jose Maria Llavori Romatet
VIII Oñatiko Mendia eta Natura Argazki Lehiaketa
Gaiak
Hiru sailetan banatu ditugu:
- A: Gizakia mendian
Gizakiak mendian egiten dituen aktibitateak (konpetizioak ezik) erakusten dituzten argazkiak: alpinismoa, mendiko eskia, trekking-a, korrika, eskalada, parapentea eta mendi bizikleta, adibidez.
- M: Mendi ingurunea
Mendiko ingurunea erakusten duten argazkiak, hala nola goi mendiak, mendi txikiak, basoak, errekak, detaile edo makroak, fauna...
- T: Gizakiaren eragina mendian
Mendiko inguruneak gizakiarengatik jasaten dituen gehiegikeriak salatzen dituzten argazkiak.