El Río-ko eskola
Asteazkenean (urriak 24), Alpeetarantz irten baino lehenago, eguraldiaren iragarpena eskasa zela ikusita Mungiako bidaia agentzia batetik pasatu ginen Teneriferako azken uneko eskaintzaren bat zegoen edo ez galdetzeko. Ordu luze bat bertan eman ondoren, bidaia eskuratu genuen itzulera Madrilera izan arren.
Igandean beraz, lurra hartu genuen Tenerifen eta aste osoan zehar erabili dugun udako arropa jantzita. Aste osorako eguraldi kaskarra iragarrita egon arren (alerta laranja barne), egunero eskalatu dugu, eta euri jasak egon arren, kamiseta batekin besterik ez gara ibili Teide ingurura joan ginen egunean izan ezik.
Teideko tontorra Ucancatik
Irla honek, paisaia izugarriak ditu, hori bada nahikoa arrazoi bisita bat egiteko. Klimak ere asko laguntzen du eta eskaladak mundialak dira. Gehienetan labur samarrak baina oso fisikoak direnez nahikoak. Harria bolkanikoa da, batzuetan basalto trinkoa pitzadura ederrez apainduta eta beste batzuetan piroklastoz eratutako harri porotsuak, denak ikusgarriak (gogora ekarri izan digu AEBn egindako hainbat eskalada beste neurri batzuekin, noski). Zoritxarrez badago ere zer kritikatu: irlako kostalde turistikoa kristo bat eginda dago, ulertezina den planifikazio batekin eraikitako hiri eta herriak eta bestalde zikinkeriaz beteta: adibidez, Tabareseko eskolara heltzeko (kotxetik 2 minutura) zabortegi bat zeharkatu behar da eta pena da, leku hauei etekin handia ateratzeko aukerak daudelako .
”Vistamar”eko eskola bilatu nahian beste zona honekin
egin genuen topo
Aricon, eskola ospetsuena, autobabesa ere praktikatu daiteke
Geldituko naiz ertz horretatik edo “kamutsegia” izango da?
Teideko “rokeetan” bide luzeak egin daitezke.
Argazkian “La Catedral”eko zutabe basaltiko ikusgarriak
Garrantzi txikiagoa duten konoak paisaia bolkanikoan
”Los Naranjos”eko pitzadura ederretan gora
Estratifikazio bolkanikoa
Autobabesa praktikatzen,...
...baina ez dakit noizbait ohituko ote naizen
Badago Tenerife irlako kirol gune garrantzitsuenak jasotzen duen gida bat, bertan eskola horietako autobabeserako bideak ere agertzen dira, baina horrez gain badago bide luzeagoak egiteko aukera eta argitaratu ez diren beste hainbat eskola.
Baina zalantzarik gabe edonori aholkatzeko moduko lekua da!
Leku tropikal atsegina!
2 comentarios:
Cabritaaaaa ahora comprendo pk me aconsejabas tenerife como lugar sin lluvia para este finde!!! tú escala y luego nos cuentas, muxus
ji ji ji!!!
esti
Publicar un comentario