Red Rocks oso leku erosoa da eskalatzeko, baina ez dauka akanpatzeko lekurik. Horregatik Las Vegastik 60 km-tara dagoen Mt. Charleston parke naturalera joaten ginen arratsaldero. Bertan AEBetan ohikoak diren akanpalekuetako bat baitzegoen: lautu gabeko lursail handi bat mahai, aulki eta barbakoa batekin, 15 bat dolarren truke (hamar bat lagunentzat ere izan daiteke). Ez dago dutxarik eta komunak “lehorrak” dira: zulo bat gelatxo batean. Baina aurrez pentsa daitekeenaren kontra, ez dago inolako usainik! Ez dago harrerarik, norberak izena jarrita dirua sobre batean sartu eta egokitutako leku batean sartzen du. Sistema eskasa ematen duen arren, kontrola handia da, eta rangerren omnipresentzia nabaria da.
“Campground” baten adibidea
Mt. Charlestongo sektoreetako bat. 3000 metrotik gora daude eta oxigenoa ez da besoetara heltzen. Dena dela, itsas mailan egongo balitz, gauza bera gertatuko litzateke, hemengo bide guztiak oso gogorrak direlako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario