miércoles, 9 de noviembre de 2011

Far West (3). Red Rocks - Esti Kerexeta

.
Yosemitetik zuzenean Las Vegastik 15 km-tara dagoen “Red Rocks”era joan ginen eta egun batzuk eman genituen gustura gerizpetan eskalatzen.


Mapa honetan bi hilabeteetan egindako ibilbidea
adierazten da

Kolore ikusgarridun hareharri honetan eskalatzea irudimenaren jarduera ematen du.


Red Rocks-eko ikuspegi orokorra

Ohikoa ez izan arren, eremu hau ekipatuta dago eta jende nahiko ibiltzen da, beraz gidalibururik gabe ere ez da zaila egokiak diren bideak topatzea.


Laberinto gorrian barrena, bideen bila

Gurutzatutako estratifikazioak margotuta daudela ematen du.


Hareharrizko itsaso gorrian


Bide errazak berotzeko


Zailtasun ertainekoak


Ezinezko bideak sutan jartzeko!

Red Rocks-era heldu baino lehenago, badago blokea egiteko oso leku ospetsua Bishop herriaren inguruetan. Aurten ez genuen bertan geldialditxoa egin baina duela bost urte bai eta pare bat argazki jarri ditut:


Paisaia hauek beste planeta batekoak ematen dute.
Sentsazio hau ez dugu gainetik kendu AEBetan egon garen guztietan


“Ironman” bloke ospetsua

2 comentarios:

neskalatzaileak dijo...

Vaya colorido!!!aupa Esti, abre camino para cuando vayamos nosotras...

El trío calavera dijo...

Bidaia ederraaaaaaaaaaaaaaaaaaa. Ze inbidia