viernes, 10 de diciembre de 2010

Gezurra dirudi (Riglos, Tenerife) - Esti Kerexeta

.
Gezurra dirudi, baina urte sabatikoan nago eta denborak ihes egiten dit!. Halere, tartetxo bat egin dut motibazio iturri den blog honetan azken jardueren berri emateko.

Azaroan Alex eta biok Riglosera joan ginen Alpinista Gazte Taldea trebatzera. Eguzkitan eta giro onean bai, atmosferikoa baita gure artekoa ere, etekin handia atera genion.




Riglosek aukera paregabea ematen du kordadak kontrolatzeko eta horma ikusgarriak izan arren dena seguratsun handiz egiteko.




Gazteak  maniobrak egiten Agüeron eta ezkerretara “sheriffa”, ni neu.



Azaroan, eguzkiaren atzetik Tenerifera joan ginen, gidaliburua erosi eta leku zoragarriak aurkitu genituen, batez ere EEBBetara bidaia bat aurreikusita baduzu, Tenerifeko fisurak Indian Creeck-ekoen pareko direlako.




Hemengoak askoz ere laburragoak, baina nire teknika eskaserako, horiek bezain amaigabeak!




Eta azken egunotan, pioletei gogoz eman diegu, baina… ¡eguzkitan!
Hau dok hau asmakizuna, dry tooling. Egin dudan gauzarik zail eta gogorrenetarikoa…

Esti Kerexeta
Euskal Goimendiko Eskola Zuzendaria

1 comentario:

eider elizegi dijo...

:-)!!! Ez zarete gelditzen, eh???
Ze oooondo zuen indarraz guk ere gozatu ahal izatea!
Mmmmmmmmmmmmmmmuxu!!!