Sara Arregi Zubizarreta (2003, Oñati, Gipuzkoa)
1.- Nola daramazu berrogeialdia?
Berrogeialdia oso gogorra izan da guztiontzat, baina nahiko ondo eraman dut. Faltan botatzen dut bizitza arrunta eta jendearekin egotea, baina bestela oso ondo nago.
2.- Sasoia mantentzeko zein entrenamendu mota egiten ari zara?
Entrenatzailearen entrenamenduak jarraitu ditut, baina arrabola eta core-ko ariketak izan dira entrenamenduaren zatirik handiena.
3.- Zein ziren aurtengorako zure helburuak?
Eskiko denboraldiaz gain, Zegama-Aizkorriko juniorren lasterketa, eta bertikal txiki bat egiteko asmoa neukan.
4.- Geldialdia gertatu arte egindako denboraldiarekin gustura amaitu al zenuen?
Bai. Lehen aldia zen mendiko eskian lehiatzen nuela, eta lasterketa gutxi izan diren arren, so ondo pasa dut eta asko ikasi dut. Jokatu ditudan lasterkjetekin ere ez naiz kexatzen. Hurrengo urterako gogotsu nago jada.
5.- Udararako zein asmorekin zenbiltzan?
Udan ez neukan lasterketarik jokatzeko asmorik, lagunekin probesteko asmoa neukan. Horrez gain, bizikletan ibiltzeko probestu nahi dut.
(Prentsa arduraduna)
No hay comentarios:
Publicar un comentario