jueves, 14 de mayo de 2020

Haizea Oses, eskalatzailea (EMF-FVM)

Haizea Oses (2004, Arrasate, Gipuzkoa)

1.- Nola pasa duzu berrogeialdia?
Egia esan espero baino hobeto pasa dut berrogeialdia. Ia egunero dut entrenamendua, eta entrenatzen ez dudan egunetan beste gauza batzuk egiteko probesten dut. Gainera, eskolan ere nahiko lan dugu egiteko, beraz, ez dut aspertzeko denbora askorik.

2.- Zer egin zenuen kirola egiteko baimena eman zuten lehen egunean?
Lehen egunean korrika egitera joan nintzen, oraindik ezin baitugu eskaladarekin zerikusia duen ezer egin.

4.- Zein egutegi egiteko asmoa zeneukan?
Espainiako Blokeko Kopa senior mailan, eta jubeniletan, Espainiako Zailtasuneko Kopan parte hartzeko asmoa nuen. Honetaz gain, Euskadiko txapelketa eta txapelketa herrikoietan parte hartzeko asmoa ere baneukan.

3.- Uztailetik aurrera zerbait jokatuko denaren esperantzarik baduzu?
Espero dut zailtasuneko txapelketak egiteko aukera egotea. Blokekoak ezin izango dira egin, denboraldi hasieran baitziren. Hala ere, zailtasunekoak ere bertan behera ez geratzea espero dut.

5.- Zein ziren 2020rako zure helburuak?
Blokeko Kopan senior mailan parte hartzeko gogo handia neukan. Nire lehenengo urtea zen maila honetan parte hartuko nuena, eta paper on bat egitea zen nire helburua. Espainiako zailtasuneko jubenilen mailan, urduritasunik gabe eta sentsazio onekin eskalatzea gustatuko litzaidake, horrek emaitza onak eskuratzen lagunduko baitit. Euskadiko txapelketetan eta herrikoietan berriz, postua mantentzea gustatuko litzaidake.

UNAI UGARTEMENDIA ZUBELDIA
(Prentsa arduraduna)

No hay comentarios: