viernes, 1 de mayo de 2020

Amaia Amantegi, mendi korrikalaria (EMF-FVM)

Amaia Amantegi (1986, Berango, Bizkaia)

1. Nola daramazu berrogeialdia?
Normaltasuna, ahalik eta gehien mantentzen saiatu naiz. Telelana egiten ari naiz, eta berrogeialdia hasi bezain laster zinta bat erosi nuen, luzerako izango zenaren susmoarekin Asko lagundu dit, entrenatu ez ezik, ibiltzeko aukera ematen du eta asko eskertzen da.

2. Sasoia mantentzeko zein entrenamendu mota egiten ari zara?
Zinta gehienbat. Indarra ere lantzen ari naiz, etxean dudan materialarekin. Egoera ikusita, sasoia baino, oreka emozionala mantentzeko entrenatzen ari naiz, errutinarekin berrogeialdia arintzeko.

3. Aurten, zein egutegi egiteko asmoa zeneukan?
Neguan, mendi eskian, Altitoy-Ternua egiteko asmoa neukan. Gero korrika, Espainiako Kopa lehenik, eta Camille Extremek egiten zidan ilusio gehien, baina otsailean lesionatu egin nintzen. Berrogeialdia hasi zenean, lesioak zein lasterketa egiteko aukera emango zidan aztertzen ari nintzen. Beraz, alde horretatik, ez dit hainbeste eragin.

4. Ekainetik edo uztailetik aurrera zerbait jokatuko denaren esperantzik baduzu?
Ez dut uste. Edozein kasutan, birusaren joeraren araberakoa izango da, eta hau aurreikustea zaila da.

5. Zein ziren 2020rako zure helburuak?
Camille Extreme ondo prestatu nahi nuen, baita Trail du Vignemale (Frantzia) lasterketa ere, izugarri polita da. Datorren urterarte itxaron beharko dugu, eta bitartean, mendiaz gozatzeko aukera aprobetxatu.


UNAI UGARTEMENDIA ZUBELDIA
(Prentsa arduraduna)

No hay comentarios: