Gure bidaiaren azken egunak Yosemiten ematea aurreikusita geneukan ..
gure katu oin eta atzamarretan pilatutako granito metroek emandako eskarmentuarekin bide luzeagoak egiteko asmoz; baina Yosemite turistaz josita zegoen eta ez zen modurik egon 100 km baino gertuagora kanpatzeko lekua aurkitzeko. Azkenean, zorte pixka bat eta pazientzia askori esker, Tuolumneko kanpinean lekua lortu genuen.Bertan eman genituen azken egunak.








