jueves, 20 de mayo de 2010

Esti Kerexeta, Euskal Goi Mendi Eskolako zuzendaria



Cervino

EGMEko zuzendaritza emakume baten eskuetan dago, aldaketa garaia?

Emakume baten eskuak dira baina harkaitz metro askorekin atzamarretan. Esti Kerexetak zuzentzen du gaur egun EGME baina ez da kasualitatea. 44 urte izanik, duela 27 egin zuen bere lehenengo eskalada ikastaroa orain zuzentzen duen erakundeak antolatuta hain zuzen. Bere pasioetako bi elkartuz, bidaiatu eta eskalatu, bere pausoak Piriniotik Himalayara eraman dute, Dolomitak, Andeak edo Yosemitetik pasatuz. Dinamismoa azpimarratuko nuke instruktore honen ezaugarrien artean, rokodromotik Alpeetako edozein hormara, Ecrinsetako izotzetik Wadi Rumeko areazko paretetara, irakaskuntzan aritzen den geologian lizentziatu honek denbora ateratzen du EGME zuzentzeko eta erakargarri ikusten duen proiektuetan parte hartzeko.

Bertikalean bizi horizontalean izateko.


Autoprotección. Toulomne Meadows

La dirección de Euskal Goi Mendi Eskola (Escuela Vasca de Alta Montaña), dependiente de Euskal Mendizale Federazioa (Federación Vasca de Montaña) está actualmente en manos de una mujer. ¿Tiempos de cambio?

Son manos de mujer pero con muchos metros de roca bajo sus dedos. No es fruto de la casualidad que Esti Kerexeta dirija actualmente la EGME. A sus 44 años, hace 27 años que hizo su primer curso de escalada en Atxarte, organizado por la entidad que ahora dirige.

Combinando dos de sus pasiones, viajar y escalar, sus pasos le han llevado desde el Pirineo al Himalaya, pasando por Dolomitas, Andes o Yosemite. El dinamismo es una cualidad destacable de esta instructora de escalada, desde la sala de boulder a cualquier pared de los Alpes, desde el hielo de los Ecrins hasta las paredes de arenisca del Wadi Rum.

Es licenciada en Geología y se dedica profesionalmente a la enseñanza. Exprime el tiempo para poder dirigir la EGME y colaborar en muchos proyectos que le atraen.

Esti hidrata su corazón bebiendo pasión, pasión por la vertical para vivir bien en la horizontal.

Vía The Nose. El Capitán. Yosemite

• 1966 urtean jaiotako santutxutarra (Bilbo), 12 urte daramatza Gatikan bizitzen bere ohiko sokakidearekin.

• Gurasoen eskutik betidanik mendian ibilia, laster (17 bat urterekin), eskalada ikastaroa egin zuen tontor teknigoagoak ezagutu nahian.

• Geologia ikasketak kirol jardueretatik urrundu baino, harri gogoa piztu zioten mendi jardueren alderdi teknikoetara bideratzen zelarik gero eta gehiago

• Istrupu larriak izan ditu baina jarduera teknikoetaik aldendu baino segurtasun neurriak ondo ezagutzera bideratu ditu bere ahaleginak; behar bada etxetik datorkio nortasun hau: lehenengo istripua izan zuenean, gurasoek mendietatik aldentzen saiatu baino kaskoa oparitu ziotelako…..

• Txapelketen sorreren garaikoa, EH mailako eta baita Espainia mailako txapelketetan aritu zen lehenengo 6en artean.

• Gaztetandik lanean, lortutako diru apurra materiala erosi eta bidaiatzeko erabili du beti: 18 urterekin, kotxe zahar batekin Verdon arroilera (orduko “meca”) joan zen 2 hilabeterako.

• Ordutik hona, hainbat mendi, horma, pertsona, kolore, usain, e.a…ezagutu ditu, zerrenda luzeegia eta aipamen batzuk egitea zaila, guztietatik lortzen baitu emozio ahaztezinak Andeetan (Huayna Potosí, Tulupa..), Alpeetan (Cervino, Mt Blanc, Grand Casse,…), Atlas, Eskozia, Picos de Europa, Pirinioak, Himalayan (Imja Tse, Chulu West).

• Azken urteotan bereziki harkaitz eskaladan aritu da: Wadi Rum, Yosemite, Indian Creek, Kalymnos, Frankenjura, eta bereziki ondo ezagutzen ditu Frantziako eskalada bazter gehienak 7b mailako sailtasun bideak kateatzea lortuz.

• Izoztutako txoko askok ere bere pioleten zartakoak ezagutu dituzte: Freissinieres, Roya, Neila, Argentiere, Izas,…

• Honez gain, musika ikasketak burutu ditu, Tornosolo Emakume Pilota taldeko partaidea (Emakunde sariaren irabazle), 2000.urtean Bizkaiko Binakako Trinketean Txapelduna izan zen, bizikletan mendate ospetsuak igotzea gustoko du (Galibier, Alpe d´Huez, Izoard, Tourmalet, e.a.), argazkigintzan zaletua…


Dolomitas. Segunda Torre de Sella

Texto y fotos: Alexander Arrizabalaga
-------------------------------------------

No hay comentarios: