domingo, 26 de julio de 2020

Irantzu Porres Etxebarria, eskalatzailea (EMF-FVM)


Irantzu Porres Etxebarria (Bilbo, 1998) 


1. Eskaladako txapelketarik gustukoena? 
Ez daukat zehazki bat gogoan. Hiru modalitateen barnean, nahiago dut blokeko munduko txapelketak ikustea, bereziki neskenak. 

2. Jokatzea gustatuko litzaizukeen txapelketa bat? 
 Munduko txapelketa batera joatea gustatuko litzaidake, Vail-era (Colorado, AEB) adibidez. 

3. Entrenatzeko leku bat? 
 Piu Gazen entrenatzen dut, Bilboko Erriberan dagoen rokodromoan. 

4. Eskalatzaile euskaldun bat? 
 Josune Bereziartu. 

5. Inoizko eskalatzailerik onena? 
 Adam Ondra. 

6. Beste kirol bat? 
 Asko gustaten zait dantzan aritzea. Lehen, ballet-a egiten nuen. 

7. Kirolari bat? 
 Rudolf Nureyev dantzaria. 

8. Sare sozialetan gehien jarraitzen duzun kirolari bat? 
 Janja Garnbret eskalatzailea. 

9. Abesti bat? 
 México insurgente (Ismael Serrano). 

10. Musika talde bat? 
 The Baboon show. 

11. Telebistako programa bat?
 Ez dut batere gustuko. 

12. Oporretarako leku bat? 
 Nire herria, Artabia (Nafarroa). 

13. Argazki bat? 


Konfinamenduaren aurretik, Piu Gazen egin nuen azken txapelketako argazki bat aukeratu dut.
Azken 25 segundotan blokea osatzea lortu nuen, eta nire ikasle guztiak bertan nituen animatzen. 
Oso hunkigarria izan zen!


No hay comentarios: