Mont Aiguille (2086 m)
Mendi hau Vercors parkeko hegoekialdean dago. Lautada nagusitik higadurak isolatua begiradak eta ametsak erakartzen ditu edonondik begiratuta ere.
Gure ametsak betetzea hiru aldiz lortu dugu. Lehendabizikoan eskalatzea lortu ez arren, ikuspegi ezberdinetatik behatu genuen, zein baino zein ikusgarriagoa, mendia inguratzen duen trekking bat jarraituz.
2008an Aiguille ingurutzen
Mendi horren irudiaren magnetismoak erakarrita, 2009an bide erraz bat egitera joan ginen, baina ez genuen asmatu eta 7.eko bide batean sartu ginen (urdinez). Aurten, ahizpa eta bere lagunarekin aurreko urtean aurkitu ez genuen bidea ondo asmatu eta zuzen joan ginen (gorriz).
Krokisean sinplea ematen duena, errealitatean. Ikuspegi honetan, hormaren lehenengo partea ikusten da bideari izena ematen dion “dorre”raino
Hurbiltzeko, kotxea Richardiere auzoan utzi behar da eta harria hasten den lepoara heltzeko ondo markatutako ibilbidea dago (1,5 ordu), gehiena baso baten gerizpean. Eskalada bideak nahiko ekiapaturik daude. Gehienak bi parte ezberdin dituzte: hasierakoa nahiko trinkoa eta begibistakoa, eta bigarren bat bideak topatzeko zailagoa, arrakala, orratz, repisa eta abarrez osatuta, baina zailtasun teknikorik gabe.
Esti, krokisean ikusten den "tour"ean sartu baino lehenago 2009an
Alex, 7a-ko tarteari aurre egiteko prest 2009an
Jaitsierarekin asmatu beharra dago (berdez)! Oso laberintikoa da, baina harrian grabatuta dauden kranpoi markak jarraituta eta lau bat puntutan dauden rapelerako ekipazioek lagunduta lortzen da hasiera puntura itzultzea.
Jesús, 2.atalaren hasieran 2010ean
Esti, zailtasun teknikoak atzean utzita
Laberintoko irteeran 2010ean
Hiru aldiz egon gara inguru honetan, abuztuan beti, eta azpimarratu nahi dut guk egindako bideak ipar mendebaldeko aurpegian daudela. Haize handia ibili da beti eta sekulako HOTZA pasa izan dugu. Beraz, animatzen bazarete adi ibili!. Chichiliane herrian informazio bulego bat dago eta bertan krokisen fotokopia batzuk saltzen dituzte. Adi ibiltzeko beste esparru bat jaitsiera da, euri arriskua badago, bidea uraren isurbide naturaletatik doalako eta harri koxkor asko dagoelako.
Tontorrean 2010ean
Tontorreko selai zoragarrian 2010ean
Esti Kerexeta
1 comentario:
Ikusgarria lekua eta artikulua oso ondo dokumentatua, zorionak Esti
Publicar un comentario