martes, 16 de junio de 2020

Vanesa Pelaez, mendi korrikalaria (EMF-FVM)

Vanesa Pelaez (Andoain, Gipuzkoa, 1991)

1. Mendiko lasterketa bat? 
Malkar Krosa (Andoain, Gipuzkoa).

2. Egiteko duzun lasterketa bat? 
Galizian korrika egiteko gogo handia daukat.

3. Entrenatzeko leku bat? 
Buruntza mendiaren ingurua.

4. Mendi korrikalari euskaldun bat? 
Euskal Herriko mendietatik gozatzera irteten den edonor.

5. Inoizko mendi korrikalaririk onena? 
Bere kabuz, konstantea dena eta egunero esfortzuz lanean aritzen den edozein korrikalari herrikoi. 

6. Beste kirol bat? 
Paddle surfa, txirrindularitza, patinaia, frontenisa... 

7. Kirolari bat? 
Raul Gutierrez, biketrialeko txapelduna. 

8. Sare sozialetan gehien jarraitzen duzun kirolari bat? 
Kirola egiten duten inguruko lagunak. 

9. Abesti bat? 
Lo mejor está por llegar (El sueño de Morfeo). 

10. Musika talde bat? 
El sueño de Morfeo.

11. Telebistako programa bat? 
Equipo de investigación. 

12. Oporretarako leku bat? 
Sao Miguel (Azore uharteak, Portugal). 

13. Argazki bat? 
“Hau da aukeratu dudan aragzkia. Aitak, lasterketa guztiak amaitzean ematen didan besarkada, nire heroia da”.


No hay comentarios: