sábado, 20 de junio de 2020

Igone Campos Odriozola, mendi eskiatzailea (EMF-FVM)

Igone Campos Odriozola (Zumarraga, Gipuzkoa, 1991)

1. Mendi eskiko lasterketa bat? 
Causiat Extreme (Candanchú, Aragoi).

2. Egiteko duzun lasterketa bat?
Mezzalama (Italia).

3. Entrenatzeko leku bat? 
Tignes (Frantzia).

4. Mendi eskiko eskiatzaile euskaldun bat? 
Nahia Quincoces.

5. Inoizko mendi eskiatzailerik onena? 
Laetitia Roux (Frantzia). 

6. Beste kirol bat? 
Mendiko lasterketak. 

7. Kirolari bat? 
Kilian Jornet. 

8. Sare sozialetan gehien jarraitzen duzun kirolari bat?
Emelie Forsberg. 

9. Abesti bat? 
Oreka (Berri Txarrak). 

10. Musika talde bat? 
Berri Txarrak. 

11. Telebistako programa bat? 
Ur Handitan. 

12. Oporretarako leku bat?
Alpeak.

13. Argazki bat?


“Causiat Extreme 2019. Argazki hau oso gogoko dut bi gauza erakusten dituelako; alde batetik, gure eguneroko jolaslekuaren edertasuna, eta bestetik, gizakion handitasuna zein txikia den mendian. Argazki hau egin zidaten momentuan, lasterketa bukaera inguruan, burugogorkeriak lagunduta ari nintzen hala-nola aurrera egiten, aurretik lasterketa ia guztian zehar indartsu sentitu eta gero. Nola alda daitekeen bat-batean mendiarekiko sentitzen duguna".

UNAI UGARTEMENDIA ZUBELDIA
(Prentsa arduraduna)

No hay comentarios: