domingo, 14 de junio de 2020

Mayi Mujika Errasti, mendi korrikalaria (EMF-FVM)

Mayi Mujika Errasti (Elgoibar, Gipuzkoa, 1988)


1. Mendiko lasterketa bat? 
G2H-Goierriko Bi Handiak (Beasain, Gipuzkoa).

2. Egiteko duzun lasterketa bat? 
Madeira Skyrace (Portugal).

3. Entrenatzeko leku bat?
Irimo mendiaren eremua.

4. Mendi korrikalari euskaldun bat?
 Jokin Lizeaga.

5. Inoizko mendi korrikalaririk onena? 
Kilian Jornet.

6. Beste kirol bat? 
Naturan egiten diren gehienak gustatzen zaizkit, baina bat aukeratzekotan, mendiko bizikleta.


7. Kirolari bat? 
Txikitako idoloa Aitor Lopez-Rekarte “Bonba” izan da. Gaur egun miresten dudan kirolaria Laia Sanz da.

8. Sare sozialetan gehien jarraitzen duzun kirolari bat? 
Ez dut sare sozialik.

9. Abesti bat? 
Ellos dicen mierda (La Polla Records).

10. Musika talde bat? 
Zaila egiten zait bakarra aukeratzea. Gehien entzuten ditudanak, Extremoduro, Rosendo, Hertzainak, La Polla Records, Barricada...

11. Telebistako programa bat? 
Ez naiz telebista asko ikustekoa, baina gustura ikusten dut Herri txiki infernu handi.

12. Oporretarako leku bat? 
Furgonetarekin bada, edozein leku.

13. Argazki bat? 
2017ko uztailaren 8ko argazki bat da. G2H-Goierriko Bi Handiak lasterketan helmugara iritsi berritan, amari besarkada ematen.


UNAI UGARTEMENDIA ZUBELDIA
(Prentsa arduraduna)


No hay comentarios: