viernes, 29 de noviembre de 2013

Equipos femeninos de Euskal Mendizale Federazioa-Federación Vasca de Montaña: Leire Agirrezabala Ezkurdia



Leire Agirrezabala Ezkurdia
Ibarra (Gipuzkoa), 02/06/1987

Modalitate kirola: Mendiko lasterketak






Zenbat urte lehiaketan:
Aurten lehen urtea, 2013a.



Zenbat urte selekzioan: 
Selekzioan 2013ko ekainaz geroztik.




Zure esperientziaren balorazioa: 
Oso positiboa.


Zer azpimarratu al zenuke: 
Azken hilabete hauetan bereziki baloratuko nukeena da, pertsonalean lortutako guztiaz gain, mendian eta bereziki euskal selekzioan egin ditudan lagunak. Benetan esperientzia polita izan da.


Aurtengoa ezustez jositako urtea izan da. Maiatzean ekin nion mendi lasterketetan parte hartzeari eta orduz gero, hamaika lasterketetan parte hartu dut. Horietako asko gainera, mendi lasterketetako Euskal Selekzioaren izenean.

Hasierako asmoa, hiru mendi lasterketetan eta Donostiako maratoian parte hartzea zela kontuan izanda, xelebre joan da urtea. Baina, xelebrea bezain polita izan da esperientzia. Zenbaitetan gauzak datozen bezala hartu behar dira eta aurtengoak kirol arloan opari politak ekarri dizkidanez, azkenean besoak zabaldu eta poz pozik besarkatu ditut guztiak. 


Sei hilabetetan, kirol arlo berri batean estreinatu naiz , bitxia izan da sentsazioa, urte askoz egin baitut korri eta urte askoan ez zaizkit gauzak espero edo nahi nituen gisan atera. 

Aurtengoan aldiz, hasieratik ia dena ondo atera zait, ez lehenengoan , baina ia ia. Oraindik badakit hobetzeko asko dudala , baina ez daukat dudarik gustura ibiliz gero, gehiago edo gutxiago baina hobetuko dudala.

Hurrengo urteari begira berriz, esan aurtengo urte polit honek, zeinak besapean garaipenak eta guzti ekarri dituen, ateak ireki dizkiola 2014 urteari eta ondorioz hurrengo urtean ere aukera emango diet mendi lasterketei. Eta berriro ere mendi lasterketetako Euskal Selekzioaren izenean. Ilusio handiz hasiko dut 2014urtea, Gran Canaria advance-arekin, dena ondo badoa behintzat. Ondorengoak guztiz zehaztuta ez badaude ere, lehentasuna munduko kopako lasterketek izango dute, Euskal Herriko, Espainiako eta Munduko txapelketetan izateko aukera ere badugu, bertan izango gara. Tartekoa ez daukat guztiz argi, baina ea zorteak laguntzen didan eta lesiorik ez dugun. 


Beraz, hurrengo urte arte! Ondo amai dezagun 2013a eta 2014an espero dut mendian elkar ikusiko dugula, bakoitza bere erara, baina denok ere, gozatuz! Izan dadila korrika, oinez, eskalatuaz edo dena delakoaz baina mendian…

No hay comentarios: