jueves, 18 de junio de 2020

Konfinamendua herrian. 0,5 fasea - mendikolore



Zorionez mendiz inguratutako herria da Elgoibar, eta nahiz eta erabat mugatuta egon, bai espazioz (ezin gara herriko mugetatik atera) eta batez ere ordutegiarekin (goizeko 6etatik 10etara), zirraraz hartu dugu aukera berria.

Etxetik Kalamuara joan-etorria nahiko luzea da eta lau orduko tarte horretan egiteko goiz atera behar izan gara. Hori bai, jende gutxi eta gozamen handia.


No hay comentarios:

Publicar un comentario