jueves, 4 de junio de 2020

Andrea Garay, mendi korrikalaria (EMF-FVM)

Andrea Garay (1991, Gasteiz)

1. Mendiko lasterketa bat? 
Zaila! Bereziena, agian Gorbeia Suzien.

2. Egiteko duzun lasterketa bat? 
Lasterketa asko datorzkit burura. Baina zergatik ez… Andes Infernal (Txile, Andeak).

3. Entrenatzeko leku bat? 
Ezusterik gabe eta gogoz aritzeko, Gorbeia. Lekuaz gozatzeko, Aizkorri-Aratz parkea. Orohar, Euskal Herrian zorte handia daukagu.

4. Mendi korrikalari euskaldun bat? 
Oihana Azkorbebeitia

5. Inoizko mendi korrikalaririk onena? 
Marco Olmo italiarra. Il corridore. Benetako apaltasuna. Nahiz eta lan gogorra izan, korrikalari bikaina zen. Gaur egun, oraindik, kirolari bikaina da. Ez da pertsona mediatikoa eta ez dio bere buruari garrantzia handirik ematen. Hori gustatzen zait. 

6. Beste kirol bat? 
Eskia. Uste dut nire kirolik gustukoena dela. 

7. Kirolari bat? 
Haile Gebrselassie korrikalaria. 

8. Sare sozialetan gehien jarraitzen duzun kirolari bat? 
Egia esan, sare sozialak ez zaizkit gustatzen. Informazio gehiegi dago. Nahiago dut berriak irakurtzea, eta zerbait interesgarria iruditzen bazait, nire kabuz gehiago bilatzea. Berdin dit zein kiroletakoa. Normalean, mendizaleen abenturek atentzioa ematen zidaten. 

9. Abesti bat? 
Duintasunez eutsi (Des-kontrol). Konfinamenduan gehien entzun dudan abestia izan da.

10. Musika talde bat? 
Zailagoa oraindik! Camela-tik Skalariak-era. Dena ondo datorkit. Bat esan beharko banu, Marea esango nuke. 

11. Telebistako programa bat? 
Filmak nahiago ditut. Halere, Herri txiki infernu handi gustatzen zait. 

12. Oporretarako leku bat? 
Peru. Hilabete batzuk libre hartu, bizikleta zakutoekin prestatu, eta Perun galduko nintzateke gustura. 

13. Argazki bat? 

2019an, 
Errumanian, Moldoveanu (2544 metro) mendiaren gailurrean ateratako hau. 
Bizikletaz hurbildu, mendirik altuena igo eta berriro bizikleta hartu nuen. 
Egun ikaragarria izan zen !”


 

No hay comentarios:

Publicar un comentario