lunes, 15 de junio de 2020

Amaia Razkin Medrano, mendi korrikalaria (EMF-FVM)

Amaia Razkin Medrano (Uharte-Arakil, Nafarroa, 1995)

1. Mendiko lasterketa bat? 
Esku batekin zenbatu ditzazket egin ditudan lasterketak. Horietatik, Leitzako (Nafarroa) Euskal Herria Mendi Erronka aukeratzen dut. 

2. Egiteko duzun lasterketa bat? 
Etorkizunera begira, Ehunmilak (Gipuzkoa) lasterketa amaitzea gustatuko litzaidake. Zegama-Aizkorri mendi maratoiko esperientzia ere bizi nahiko nuke. 

3. Entrenatzeko leku bat? 
Ezagutzen nauenak badaki Beriainen (Nafarroa) ordu asko pasatzen ditudala eta bertan dudala nire txokoa. 

4. Mendi korrikalari euskaldun bat? 
Burura asko datozkit. Bat aukeratzekotan, Silvia Trigueros; emakume konstantea eta amorerik ematen ez duena iruditzen zait. 

5. Inoizko mendi korrikalaririk onena? 
Kilian Jornetek duen ospea merezia duela uste dut. 

6. Beste kirol bat? 
Igeriketa. 10 urtez talde batean egon naiz, eta ondoren, bai irakasle bai Nafarroako txapelketetan epaile bezala jarraitu dut. 

7. Kirolari bat? 
Nan Oliveras triatloilaria. 

8. Sare sozialetan gehien jarraitzen duzun kirolari bat? 
Pau Capell edo Jordi Gamito mendi korrikalariak. 

9. Abesti bat? 
Min hau (Katamalo).

10. Musika talde bat? 
Berri Txarrak zalantzarik gabe. Betidanik jarraitu dudan taldea da. 

11. Telebistako programa bat? 
Denbora da ez dudala telebista programarik jarraitzen. Azkena, Gailurra Extreme. 

12. Oporretarako leku bat? 
Suitzara bueltatzea gustatuko litzaidake. 

13. Argazki bat?
“2019ko Desafio Somiedo (Asturias) lasterketa amaitzean ateratakoa da. Atzean lagunak emozionatuta ditut, eta Euskal Selekziokoengana noa eskerrak ematera, 12 orduz laguntzen egon baitziren“.


UNAI UGARTEMENDIA ZUBELDIA
(Prentsa arduraduna)

No hay comentarios:

Publicar un comentario