sábado, 29 de noviembre de 2014

ALLUITZ( 1.034 m ). KOKUZKULUtik (F+)

Alluitzera igotzeko alternatiba dotorea da hau. Igoerak ez du plantetatzen zailtasun handirik. Kanalean, gero eta bide nabarmenagoa dago. Lehendik ezagutzen dugu, eta gero eta errazagoa da bidezidorra jarraitzea, kobazuloaren oineraino. Gero, azkenengo zatian, aukera desberdinak daude, baina ondo aukeratuz gero, lehen mailako eskalada pausoak besterik ez daude. Hori bai, aldapa handia da kanal guztian, eta horrelako terrenoetan esperientzia edukitzea komeni da.
Hemen sartzen gara Kokuzkulura. Erreferentzia egokia, goiko kobazuloa da. Bere azpira heldu behar da. Ezkerrean ere, beste kobazulo bat dago.


 http://mendipitxinkolore.blogspot.com.es/2014/11/alluitz-1034-m-kokuzkulutik-f.html

No hay comentarios:

Publicar un comentario