Aspalditik genuen buruan ibilaldi hau. Cornión mendikatearen inguru honetako beste bi tontor ezagunenak ezagutzen ditugu, Cabezo Llerosos eta Jascal, toki desberdinetatik igota gainera, eta trilogia osatze aldera, Cuetón falta zaigu. Hau ere, toki berezi batetik ezagutuko dugu.
Gutxieneko altuera: 325 m (Inguanzo)
Gehieneko altuera: 1651 m (Cuetón gailurrean)
Garaiera aldea: 1325 m
Denbora: 7-8 ordu, lasai ibiliz, paisaiaz gozatuz.
Zailtasuna: Teknikoki, ibilbideak ez du zailtasunik, beti ere eguraldi onarekin eta behe lainorik gabe. Behe-lainoarekin goiko zatia ez da erraza. Toki batzuetan arreta handiz ibili behar da, Foz del Home Muerton batez ere, bide oso estua da eta hor estropezu egiteak ondorio txarrak izan ditzake, dagoen jauzia handia da eta.
Inguanzo
La Ería-tik goaz, larre eta txabola artetik doan pista erosotik.
Adierazita dagoen tokian,
pista utzi eta eskuinera joango gara.
Itzuleran, ezkerretik etorriko gara zirkuitua osatuz.
Bi mendi horien artean dago Foz del Home Muerto
edo Foz del Burdio.
Atzeko lepotxo horretatik gatoz.
Bidea ondo ikusten da,
baina hemendik aurrera oso adi joan behar dugu.
Hemen ezin da pauso txarrik eman.
Eskuinean daukagun jauzia ez da makala.
Burdio erreka oso behean doa.
Toki batzuetan bidea "armatuta" dago.
Hemendik ibiltzen ziren (eta oraindik dabiltza batzuk)
goian dauden artegietara zihoazen artzainak.
Foz-aren zati estuenean bidea jaisten hasten da,
erreka ingurura heltzeko.
Tokia ikaragarria da, eta gure gozamena galanta.
Zintzurretik irteten.
Orain aran zabalago batetik igoko dugu.
Bertan Home Muerto iturria dago.
Gero herrira jaisterakoan artzain bati
galdetu izen honen arrazoiari buruz,
eta ez zekien seguru baina,
lekuko bat bertako ur hotza edan ondoren,
digestio eten baten ondorioz hil omen zela
eta halaxe deitzen diotela.
Zintzurraren irteera atzean geratzen ari da.
Ternás artegia (930 m)
Txabola ugari daude, baina gehienak erortzeko bidean.
Garai batean, artzain asko bizi ziren hemen,
txabola batzuetan bi familia ere.
Artegi guztia zeharkatu dugu
eta orain ezkerrera goaz La Canal-aren bila.
Kanalaren hasieran mehatze sarbide batekin egin dugu topo.
Kobrea ateratzen zuten hemendik.
Ia 600 metroko garaiera aldea du kanalak
eta han goian ikusten den Sanllago lepora heldu behar dugu.
Bertakoek La Canal deitzen diote, besterik gabe.
Zati askotan bidezidor estu bat doa ezkerreko hormen ondotik
eta nahikoa ondo igotzen da.
Hemen ere badaude beste garai batzuetako aztarnak.
Sanllago lepotik (1577 m) beherantz begira. La Canal.
Lepoan ikuspegia zabaldu da.
Cornión-eko gailur nagusiak: Peña Santa,
Torre de los Traviesos, Torre Santa María,...
Cares zintzurraren beste aldean, Amuesa, Peña Castil,
Urriello, Cuetos Albos, Párdida,
Cerredo-Cabrones, Cuetos del Trave...
Cuetón-erantz. Atzean, Cabezo Llerosos.
Cuetón (1650 m). Piolet erraldoiarekin.
Gure parean, Caresaren beste aldean,
Portudera-ko gailur eta kanal ikaragarriak.
Hor zehar ere ibilita gaude.
Jaitsiera beste toki batetik egitera goaz.
Lehenbizi Ostandi artegira jaitsiko gara.
Cabezo Llerosos aurrean.
Gero bidea oso nabarmena da
eta oso ondo mantentzen da oraindik.
Dubrieyu artegia.
Behatoki ederra Arenas eta Cares alderantz,
baina txabola guztiak daude erorita.
Pena galanta...
Corona mendia ari gara zeharkatzen.
Portuderako tontor zorrotzak.
Hor azpian doa Cares ibaia, Puente Poncebos ondoan.
Maneda lepo eta artegira heltzen.
Dobros mendilerroa daukagu parean.
Gu, ezkerrera joango gara.
Markatuta dagoen lerrotik "sedo" dotore
eta erraza doa.
Baina ez da gure gaurko aukera.
Dobros mendilerroa zeharkatzeko
Busnuevo langa aurkitu behar dugu.
Hortik jaisten da Escalón deitzen den beste bide ikaragarri bat.
Beste aldean, Carreña de Cabrales herria.
Mendilerro honen bertikaltasuna gainditzeko,
bihurgune ugari egiten ditu meatzaritzarako bideak.
Ingeniaritza lan bikaina.
Inguanzo ikusten dugu. Hor goitik gatoz.
Ibilaldi eder hau ondo bukatzeko, Cabrales-eko produktu dastaketa Carreña-ko sagardotegi batean.
Hau da benetako paradisua!
Chulisimo paisaje. El verde tiene un color especial, gracias por esas fotakas.
ResponderEliminarEspectacular!! Vaya colores!!!
ResponderEliminar