miércoles, 5 de febrero de 2014

Elena Calvillo Arteaga - Premio EMF de Carreras por montaña 2013



Elena Calvillo Arteaga
(Ordizia, 1970)

Kirolmodalitatea: Mendi lasterketak
Zenbat urte lehiatzen: 7 urte
Zenbat urte selekzioan: 3 urte



Nire mendirako zaletasuna txikitatik datorkit. Aitarekin mendian asko ibilitakoa naiz, Aralarren gehienbat baita Aizkorrin ere, berak erakutsi zizkidan bertako mendiak, natura eta kirola maitatzen eta ni ere berdin egiten saiatu naiz Haritz eta Aitor nire bi semeekin.

Lehiaketa munduan sartzearena nire senarra den Mikelen errua izan da batik bat, bera txikitatik Ordiziako Txindoki taldean atletismoan ibilitakoa da. Nahiz eta lana zela medio urte batzuetan korrika alde batera utzitza izan, gerora lasterketetara itzuli zen eta ondoren, 35 urte nituela ni hasi nintzen errepidean korrika.



Ez dakit sena den ala ez, baina nire buruarekin lehiakorra naizela onartu behar dut, gainera Mikelek inguruko herri lasterketa guztietan izena ematen zuen biok parte hartzeko eta horrek nire forma fisikoa hobetzeko eragina izan du.

Hala ere, niri mendia gehiago erakarri dit beti eta horregatik Zegamako maratoia prestatzea erabaki nuen eta nahikoa txukun egitea lortu ere. Ondoren, Euskadiko Mendi lasterketako Kopan parte hartzea erabaki nuen baita bertikaletan ere, eta bietan irabazi. 


Idiazabalen Mendi Taldea sortu eta beraiekin parte hartzea proposatu zidaten. Nik oso gustura eman nien baiezkoa eta 2010ean Euskadiko Txapeldun gelditu ginen talde mailan, ni beteranoetan lehena eta bigarrena sailkapen orokorrean. Hurrengo urtean Enekok, Euskal Selekzioko hautatzaileak, taldean sartzea proposatu zidan eta pozik esan nion baietz.


Horrela 2011 denboraldian Espainiako kopan parte hartu nuen beteranoetan irabaziz eta 5. izanik sailkapen orokorrean. 2012 urteko denboraldian Munduko Kopan parte hartu nuen eta nire helburua lehenengo 10en artean sartzea bazen ere, azkenean 12. postua egin nuen. Esan beharra dago nesketan maila handia egon zela batez ere Salomón Taldean. Pasa den denboraldian Espainiako Kopan parte hartu nuen berriro ere beteranotan irabaziz eta sailkapen orokorrean 5. postua eginez.

Beraz esan daiteke erregulartasuna dela nire ezaugarria.


ZER AZPIMARRATUKO ZENUKE:

Batik bat, Euskal Selekzioko taldean 3 urte hauetan izan dugun giro jatorra eta alaia azpimarratu nahiko nuke. Enekori emandako aukerengatik eskerrak eman nahi dizkiot, kirolaz eta lehiaketaz aparte, ezagutu ditudan pertsonak, lekuak eta egin ditudan lagun onenak izan dira. Hiru urte hauek zoragarriak izan dira.


Nork esan behar zidan niri 43 urteekin horrelako bizipenak izango nituela, beraz emakume guztiei esan behar diet benetan gustuko duten hori egitea posible dela, ametsak bete daitezkeela, beti ere hori lortzeko ilusioa, konstantzia eta lana egin behar dela azpimarratuz.

Aurten beste motibazio eta erronka batzuk ditut, lasterketa luzeagoak egitea dut buruan, horietako bat bizi naizen herrian antolatzen den Ehunmilak delarik.

Besterik gabe, ondo izan.




2 comentarios:

  1. ZORIONAK MAKINA!!!!
    Komentarioa hasi baino lehenago argazkiren batean esfortsu aurpegia ikustea eskertu dudala esago dizut; nola egon zaitezke halako irrifarrekin argazkietan? askotan nire erritmora joanda itota banoa, zer izan behar da goi mailko lehian?Bueno, baina gustatu zaizkit.
    Harritu naiz zure bizipen eta lorpenekin, EMFk egin dizun aitortza ondo irabazita duzu.
    Halere zalantza batekin geratu naiz: aipatzen duzu senarraren "erruz" izan dela zure sarrera mundu horretan; ez al zinen jakitun zure potentzialaz??
    Segi disfrutatzen, halakorik badago orain planteatzen duzun iraupen luzeko erronketan!
    esti k.

    ResponderEliminar
  2. Kaixo Elena. Vaya super makina estás hecha. Te admiro porque me parece durísimo este deporte que prácticas con tanta dedicación y fuerza de voluntad. Continua así disfrutando de tu deporte, con tanto éxito como hasta ahora, sobretodo a nivel personal.
    Mònica Serentill

    ResponderEliminar