Izaskun Estibariz Astarloa
Elgoibarko Udalak kirol arloko I. Berdintasun Sarietako irabazleak jakitera eman ditu. Taldekako saria Sanlo Eskubaloi Kirol Taldeari eman diote, eta Izaskun Estibaritzi bakarkako saria.
"Herriko kirolaren esparruko maila guztietan emakumeen eta nesken partaidetza lortzeko egin diren ekarpen esanguratsuen aitorpena” egiteko asmotan antolatu ditu Elgoibarko Udalak kirol arloko Berdintasun Sariak. Estreinako edizioko irabazleak Sanlo EDT {taldekako saria} eta Izaskun Estibaritz Astarloa {bakarkakoa} izan dira.
Datorren zapatuan, abenduaren 14an, Euskadiko eta Txileko emakumezkoen senior taldeek Olaizaga kiroldegian jokatuiko duten lagunarteko partida hasi aurretik egingo dute sari banaketa ekitaldia. Sari bakoitza 500 eurokoa da.
Nahi izan duten herritar, elkarte, klub eta erakunde guztiek aurkeztu ahal izan dituzte lehiaketa honetan parte hartu ahal izateko hautagaitzak. Honako hauek osatu dute epaimahaia: Bittori Zabala, Berdintasuneko zinegotzi arduraduna; Ricardo Garate, Udal Kirol Patronatuko Lehendakaria; Elena Alonso, Berdintasuneko teknikaria; Ramon Mugika, Udal Kirol Patronatuko zuzendaria eta Emakumeen Kontseiluko kide bat. Era berean, saria jasotzeko egin dituzten merituen berri eman dute.
- IZASKUN ESTIBARITZ ASTARLOA: 27 urteko ibilbide luzea egin du emakumeei zuzendutako mendi irteerak bultzatzen eta antolatzen. Lau emakumek ekin zioten hasieran, eta 35ek parte hartu dute taldearen historian zehar. Inguruko tontorrak ez ezik (Europako Mendiak, Pirinioak,….) Alpeetako eta Goi Atlaseko gailurrak ere igo dituzte, baita Kilimanjaro ere. Maila pertsonalean nabarmendu behar da New Yorkeko eta Londreseko maratoietan parte hartu duela, eta beste lasterketa garrantzitsu batzuetan ere bai. Bere lagunek ekintzailetzat, eskuzabaltzat eta baikortzat dute, eta mendiarekiko eta kirolarekiko zaletasuna transmititzea lortu du. Emakume eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko beti azaldu duten sentsibilitatea ere goraipatu behar dugu.
- ELGOIBARKO SANLO Eskubaloi Kirol Taldea: 140 emakume inguru eskubaloian hazten eta hezten, kategoria guztietan, alebinetatik hasi eta seniorretaraino. Azpimarratzekoa da neskak kirolaren esparrura erakartzeko egiten dituen ahaleginak eta emakumeen kirola sustatzeko eta taldeko kirolean diharduten taldeak babesteko antolatzen dituen ekintzak: igoera faseak, partida bereziak… Era berean, aipatzekoa da emakumeek klubean betetzen duten lekua: zuzendaritza taldean, entrenatzaile gisa, ordezkari gisa, e,a.
-----------------------------------------------
Nuestra colaboradora Izaskun Estibariz Astarloa ha recibido el I Premio de Igualdad en el Deporte de Elgoibar, por su labor para fomentar el montañismo entre las mujeres de Elgoibar, a través de la organización durante los últimos treinta años de salidas montañeras nacionales e internacionales.
Zorionak Izas!!
El premio de equipos ha sido para las jugadoras del Club de balonmano Sanlo E.K.T.
Zorionak neskak!!
ZORIONAK IZASKUN!!
ResponderEliminaresti k.