Lide Leibar Eraso
1993ko urriaren 11n Oiartzunen jaioa.
Txikitatik mendiarekin gertuko harremana izan dut. Baserri batean bizi izan naiz hamar urtez eta gainera familikoek mendira joateko ohitura ikaragarria dute. Txikitan mendia jolas bat bezala hartzen genuen. Loreak biltzen genituen ondoren lehortu eta koadernoetako separadoreak egiteko asmoz.
Gurasoak mendizaleak izateak asko hurbildu nau orain hainbeste gozatzeko aukera ematen didaten inguruetara.
Anaia beti izan da eskiatzaile sutsua. Egunkarian mendi eskiko egonaldi baten iragarkia ikusi eta bertara joatea erabaki zuen. Luz Ardidenen izan zen. Ondoren gazteen mendi eskiko Euskal Selekzioa osatu zen. Bere kontakizunak entzuten nituen etxean eta hurrengo urtean ni animatu nintzen Luz Ardidenen egiten zen “stagera”.
Ni ere taldean sartu nintzen. Lehen urtea oso gogorra izan zen anemia baten erruz, baina hala ere kirola gustuko nuenez aurrera egitea erabaki nuen eta 5 urte daramatzat mendiko eskian.
Euskal Selekzioa nire neguko bigarren familia izan dela esan dezaket. Astebururo elkartzen ginen gustuko genuen kirola egiteko. Urrutira joan behar izaten genuen, Euskal Herriko mendiak ez baitira nahi genukeen bezain garaiak eta kanpora joan behar izaten dugu elur bila.
Taldeko giroa ikaragarria da, oso gustura sentitzen naiz beraiekin. Guregatik egiten duten lana ere eskertzekoa da.
Mendiak elkatzen gaitu eta lasterketak banaka edo binakakoak izan arren, beti dago elkarren arteko lotura hori.
Lasterketak hainbeste entrenatzeko arrazoi bat dira niretzat. Ez banu lasterketa helburu gisa izango ez nuke hainbeste entrenatuko, motibatuta mantentzen laguntzen dute. Nahiz eta denboraldi bukaeran mendira beste modu batera joateko gogo ikaragarri izaten dudan.
Esperientzia ugari izan ditut txapelketetan. Onak eta txarrak, askotan sufritzea tokatzen baita. Euskal Herriko kronoigoera txapelketa, Antxon Bandresen omenez egindakoaren oroitzapen oso ona dut. Nire kategorian ez dira neskak aritzen beraz, txapela ziurtatua izaten dut, baina horrek ez nau batere betetzen. Aretten jokatutako kronoigoeran senior mailan gailentzea lortu nuen eta izugarrizko poza izan zen.
Horretaz gain, mundial batzuetara joateko aukera ere izan dut. Hirutara hain zuzen ere. Esperientzia ikaragarria izan da. Onenen artean zaude eta beraiengandik asko ikasten duzu. Karrerak, materiala, elikadura nola zaintzen duten ikusteak asko laguntzen du.
Beste oroitzapen on ugari ditut konpetizoaren alorrari dagozkionak: Andres de Regil-en Naiha bikotekidearekin EH-ko seniorren binakako txapelketa irabaztea, Yonekin (anaiarekin) Altitoy lasterketa egitea, 2013ko Espainiko txapelketan, anemia batetik irten berri, lehenego juniorretik 14segundura gelditzea…
Mendira bueltxaka bat ematera joateak lasaitu egiten nau. Nik esan ohi dudan bezala, despejatzen laguntzen dit. Egunean zehar buruan bueltaka izan ditudan kezkak ahaztu ditzaket.
Horregatik, konpetizioaz haratago mendiaz beste modu batera disfrutatzea ere oso gustuko dut. Aurten aita eta osabarekin Transpirenaika bukatu dut. Lau udara behar izan ditugu Pirinioa gurutzatzeko. Urtero astebeteko ibilbidea egiten genuen, bidailagunez eta bizitako esperientziez asko ikasi dut. Bidaia honek hala nola heltzen lagundu dit. Fisikoaz gain, egin beharreko lan psikologikoa ikaragarria baita eta indartzeko ondo etorri zait.
Mendi lasterketa batzuetan eta iraupeneko martxa batzuetan parte hartu dut. Eta nola ez, mendian direnez hauek ere gustatu egin zaizkit.
Duela urte batzuk ez nuen pentsatuko mendiari hain lotuta egongo nintzenik, baina urtez urte gogokoago dut mendian ibiltzea. Aurten Ingalaterran ikasten dut, Erasmus programan bainago, eta mendia behar dudanaren sentsazioa daukat. Ingalaterra oso laua da eta benetan hutsune handia da.
Lide Leibar Eraso
Lide Leibar Eraso
Aupa Lide!
ResponderEliminareskerrikasko zure ibilbidearen berri guztiokin konpartitzeagatik.Interesgarria izateaz gain oso pozgarria da nola lortu duzun hainbeste maite duzun jardueran buru belarri aritzea.Ez dakit "sorteari" leporatzen diozun zure oraingo egoera, baina nik uste lepotik irabazita daukazula.
segi disfrutatzen
Esti K.
Aupa neska!! Ondo izan . Bijon dizuela!!
ResponderEliminaraurrera lide!
ResponderEliminarInglaterrako mendirik altuenak 978 m ditu (Scafell Pike, Cumbria). "tatxuela" bat zuretzat...
andoni e.