Bidaia bukatzear, Oregonera joan ginen Smith Rock ospetsuaren harriak probatzera.Eskola hau beti izan da erreferente bat eta garai guztietako puntako eskaldoreek beren trebezia hemen neurtu dute. Estatu Batuetan lortu zen lehenengo 8.14a (8b+) leku zoragarri honetan dago eta ospetsu izan zen frantses batek egin zuelako, J.B. Tribout-ek alegia; gainera, parabolta vs “clean climb” eztabaida pil-pilean zegoen eta “To bolt or not to be” izena jarri zioten bideari.
Historia guzti hauekin gogoan hara heldu ginenean paisaiaren edertasunak burua hustu eta begiak bete zizkigun.
Eskalada guretzat arrotza da, zuloz jositako harri bolkanikoan baina oso gustura aritu ginen nahiz eta tenperatura oso altuak jasan. Nik nahiago paraboltak zertxobait gertuago baleude!
Bidaia amaitzear, lautadetako bero izugarriak utzi
eta munduko kraterrik sakonenetarikoa bisitatzera joan ginen: Crater Lake (1200 metrotik gorako sakontasuna), ertza itsas mailatik 2300 metrora dago. Duela 7700 bat urte gertatutako Mazama sumendiaren erupzioarekin sortutako krater erraldoi honek biltzen duen ura munduko ur puruenetarikoa da, kraterreko lakuak ez baitu ez ur sarrerarik ezta irteerarik ere.
jarraian kotxea hartu eta berriro ere Yosemiterantz, oporrak amaitzear zeudelako eta 4 egunen buruan hegazkina geneukalako SFn.
Jo Esti, sólo sueño con ver este paraiso que tú has tenido el placer de contemplar. Espero que se haga realidad la frase. Todo llega si la dicha es buena... mientras tanto seguiremos disfrutando de estas tapias más cercanas. Como siempre unas fotos bueniiiiisimas. Muxus
ResponderEliminar